Amaiurko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amaiurko gaztelua
Amaiurko monolitoa.JPG
Nafarroaren independentziaren alde Amaiurren hildakoen omenezko monumentua. Bertan idazki hau dago: Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonai. Betiko argia. 1522.
Kokapena
lekua
Koordenatuak 43° 12′ 14″ N, 1° 28′ 53″ W / 43.2039°N,1.48139°W / 43.2039; -1.48139Koordenatuak: 43° 12′ 14″ N, 1° 28′ 53″ W / 43.2039°N,1.48139°W / 43.2039; -1.48139
Historia eta erabilera
Arkitektura

Amaiurko gaztelua antzina Baztan udalerriko (Nafarroa Garaia) Amaiur herrian zegoen gaztelua zen. Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, eta amaiurtarren laguntza estimagarriaz, 2006etik gaur arteko indusketa-aldi arkeologiko sistematikoei esker aztarnak agertu dira.[1] Ez da ziurra noiz eraiki zen, baina jakina da 1191. urterako jada bazuela gazteluzaina.

Erdi Aroan, haren zeregin nagusia Iruñetik Baionara zihoazen merkatariei zerga kobratzea zen. Dena dela, nafarrek Gaztelako Erresumaren aurrean eginiko azken erresistentziagatik datorkio garrantzia, lau mende geroago Lauaxeta olerkariak bere "Amayur gaztelu baltza" olerkian bildu zuena.

Bertaratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelura bertaratzeko ohiko bidea Amaiurko herriguneko Kale Nagusia igaro eta Pilareko Amaren baseliza dagoen kokalekuan hasten den bidezidorran muinoan goruntz abiatzen da.

Amaiurko monumentu edo monolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Amaiurko gazteluaren setioa»

1922ko ekainaren 30ean Amaiurko gaztelua zegoen tokian monolito bat inauguratu zen. Egilea Serapio Esparza arkitektoa izan zen, Amaiurko gazteluaren setioan defendatu zuten nafarren omenez.[2] Inskripzioak bi zatitan daude, euskaraz eta gaztelaniaz:

« Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonai. Betiko argia. 1522. »
« A los hombres que en el castillo de Maya pelearon en pro de la independencia de Navarra, luz perpetua. 1522. »

Bigarrena gaztelaniaz baino ez dago eta honela dio:

« 1522 Juan de Orbara, abad de Urdax. Jaime Vélaz de Medrano, alcalde del castillo de Maya. Miguel de Jasso, señor de Xavier. Luis Vélaz de Medrano. Juan de Jasso. Víctor de Mauleón. Juan de Aguerre, de Echalar. 1922. »


« Navarra agradecida a los postreros defensores de la independencia de Navarra. 1522-1922. »


Gazteluaren irudikapena.

Lau aldeetan armarri bana ditu: Amaiurkoa, Arabakoa, Gipuzkoakoa (kanoiak kendu baino lehen) eta Bizkaikoa. Aurrealdean eta atealdean, beste armarri bi ditu: Nafarroakoa bata, eta sei merindadeek osatua bestea (Iruñekoa, Erriberrikoa, Lizarrakoa, Zangozakoa, Tuterakoa eta Nafarroa Beherekoa), Almandozko haitzurdin zuriz eginak.

Monumentua 1931ko uztailaren 26tik 27rako gauean dinamitaz suntsitu zuten. Garai hartan, Nafarroa Garaiko udalak Lizarrako estatutua eztabaidan ari ziren. Monumentua berreraiki eta berriz inauguratu zen 1982ko urriaren 10ean, Amaiurko udalaren ekimenak Nafarroa Garaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuen. Mendi-mazelan zeuden zatiak berreskuratu eta Oliten egin zuten bestea. Egun, Amaiurko gaztelua sinbolo bat da abertzaleentzat.

Erresistentziako kide ezezagunari monumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresistentziako kide ezezagunari monumentua

Gaztelua mendiaren ondoan, gotorlekua zegoen tokian, 2007ko uztailaren 21ean Pello Iraizozek eginiko Erresistentziako kide ezezagunari monumentua inauguratu zuten. Baztango harri gorriz eginda, inskripzio hau du: "Pro libertate patria, gens libera state", hau da, Nafarroako Infantzoien lema eta goialdean, aurrena Antso VII.a Azkarrak eta gero iloba Tibalt I.ak ikur gisan erabilitako sinboloa. Behealdean, Nafarroako erregeen irudiak daude, numismatikatik hartuak.[3][4]

Indusketa lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketa-lanak 2006ko abuztuaren 1ean hasi ziren [5] Juantxo Agirre Mauleon arkeologoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiaren zuzendaritzapean.[6] Urtero abuztuaren lehen hamabostaldian egiten dira. Horiei esker, alde batetik, Amaiurko monolito edo oroitharriaren azpian gaztelua bera eta bere egitura eta osagaiak ezagutu ahal izan dira. Horietako zenbait azaleratu dira dagoeneko. Bestetik, material ugari topatu da: ezpatak, geziak, kanoi bolak, platerak... [1] [7]

Honen guztiaren ondorioz, erakusketak antolatu dira eta Amaiurko gaztelua irudikatzen duten maketa eta erreplikak egin ditu 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak.[8]

2022rako lan guztiak bukatzeko asmoa dago dxata horrek bat egiten baitu 500 urte gaztelarrek Amaiurko Gaztelua konkistatu zutenetik eta 100 urte lehenbiziko oroitharria jarri zutenetik.[9]

Literatura eta musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko hamarkadan, Lauaxeta poetak gertakari horri buruzko Amayur gaztelu baltza olerkia idatzi zuen eta 1978an, Antton Valverde musikariak poema hori abesti bilakatu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa