Amalia Domingo Soler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amalia Domingo Soler

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmalia Domingo Soler
JaiotzaSevilla1835eko azaroaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1909ko apirilaren 29a (73 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, poeta, mediuma eta editorea
KidetzaSociedad Progresiva Femenina (en) Itzuli
Sociedad Autónoma de Mujeres de Barcelona (en) Itzuli
Mugimenduafeminismoa
Espiritismoa
Genero artistikoaeleberria
olerkigintza

Amalia Domingo Soler (Sevilla, 1835eko azaroaren 10aBartzelona, 1909ko apirilaren 29a) idazlea, nobelagilea, emakumearen eskubideen ekintzailea eta Espainiako mugimendu espiritistaren erakusle handia izan zen dibulgazio-jardueragatik; hainbat mediumekin lan egin zuen eta jasotzen zituzten komunikazioak argitaratu zituen.[1][2]

Iberoamerikan, Espainian eta Portugalen oso ezagunak da bere Memorias del padre Germán liburuagatik, Amaliaren gida espiritualak, aita Germanek, medium bati emandakoa. Bere idazkien ezaugarria estilo poetiko eta delikatua da.

Halaber, zailtasun ugari jasateko zuen sendotasunagatik, ikusmen-osasun mugatuagatik, garai hartako emakumeekiko aurreiritziengatik nabarmendu zen, besteak beste, eta horiek indar handiz gainditu zituen.

Haurtzaroa eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillan hazi zen, Andaluziako eskualdekoa, Espainian.

Garai hartan, Espainia Isabel II.ak gobernatzen zuen, 1833an tronura igo baitzen, eta Maria Cristina, bere ama, erregeordea izan zen. Bere jaioterria, Sevilla, itsasotik haragoko bide askoren helmuga zen, Napoleonen tropek Espainia inbaditu zutenean 1808tik 1814ra bitartean. Krisi horrek eragin zuen Espainiak mende hasieran kolonia amerikar gehienak galtzea.

Bizitza zailtasun handiekin hasi zuen. Aita, Amalia jaio aurretik hil zen. Zortzi urterekin ia itsu geratu zen eta botikari batek sendatu zuen partzialki. Garai zail horretan ezinbestekoa izan zen bere amaren konpainia, bere ikusmen arazoek bizitza osoan lagundu baitzioten, baina amaren ahaleginari esker, irakurketa-idazketa ikasi zuen.

Hamar urterekin poesia idazten hasi zen eta hemezortzi urterekin argitaratzen.

Hogeita bost urterekin ama hil zitzaion eta beste etapa zail batean sartu zen. Bere finantza baliabideak osasun egoera delikatua mantentzeko erabili zituen. Ez zegoen ezkonduta eta aitaren familiarekin harremanak ezegonkorrak ziren. Amaliak baztertzen zituen ideia batzuk sortu ziren familiakoen eta lagunen partetik: komenentziako ezkontzea edo komentu batean sartzea. Orduan, hiriburura, Madrilera, joatea erabaki zuen, garai hobeekin amets eginez.

Behin hiriburuan, 1868an, zailtasun berriak izan zituen: ez zuen nik aurkitu, eskasia zuen eta karitatezko erakundeetara jotzea beste aukeratik ez zuen izan. Bakarrik eta errekurtsorik gabe, atzera egitea pentsatu zuen.

Lehen harremanak espiritismoarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gau batean, itxaropenik gabe zebilela, bizitzan etsita, ama zena agertu zitzaion. Ikuspegiak beldurra eman zion, baina itxaropenak berpiztu eta Amaliak bere erlijioa gogoratu zuen. Eliza luterano batean bilatu zuen laguntza. Elizako predikazioak eta erlijioarekin harremanetan jartzeak amore ez emateko eskatzen zioten. Poesia eta idazketara itzultzi zen, eta berreraikitzen saiatuko zen. Ikusmenak berriro larritasuna eragin eta itsutasunetik salbatu zuen Hysern mediku homeopatikoaren laguntza eskatu zuen. Homeopata berak, materialista izendatu arren, garai hartan zirkulatzen zuen El Criterio egunkari espiritualistaren ale bat eman zion.

Egunkari espiritualista txiki hark jakin-mina piztu zion eta, argitasun gehiago bilatzeko, Amaliak garai hartako aldizkari espiritualistetarako idazten hasi zen. Eta ausardia hartu eta El Criteriorako poema bat idaztea erabaki zuen baina ez zioten argitaratu, halere editorea animatu zuen Preliminares del Espiritismo (Spiritismoaren aurrekarien) ale bat bidaltzera .

Mugimendu espiritista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen argitalpena, poema bat, La Revelación egunkari espiritualistan agerttu zen. La fe espiritista bere lehen doktrina artikulua El Criterio liburuan agertu zen, 1872ko 9. zenbakian. Bere artikuluek arreta erakarri zuten pixkanaka espainiar mugimendu espiritistarekin bat egiten hasi zen eta etxe espiritistetan egiten ziren bileretara joaten hasi zen.

1875eko martxoaren 31n, Allan Kardec-en deskarnatzearen urteurrenean, A la memoria de Allan Kardec poesia irakurri zuen Espainiako Elkarte Espiritistako kideen aurrean, doktrina espiritistaren propagandisten ildoen zati bihurtuz.

Murtziako espiritualistekin batera, lau hilabetez egon zen gaixotasun batetik sendatzen. Amaliak irmoki pentsatu zuen espiritismotik bizitzea akatsa izango zela, eta egunez lan egiten jarraitu zuen, gauez idazten zuen bitartean. Madrilen egon zen harik eta Bartzelonara joan zen arte, 1876ko abuztuaren 10ean, La Buena Nueva zentro espiritualistak gonbidatuta, eta Kataluniako hiriburuan lan baldintza hobeak aurkitzeko itxaropenarekin, jada jarduera ekonomiko handiko hiri ekintzailea baitzen.

Aita German[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1879ko maiatzaren 9an agertu zitzaion bere gidari espirituala, Germán aita. Bartzelonan, Eudaldo izeneko médium sonámbuloarekin topo egin zuen, eta Amaliari zuzendutako hainbat mezu jaso zituen. Horietako asko Memoria del padre Germán liburuan bildu ziren, eta zati batzuetan argitaratu zen 1880ko apirilaren 29tik aurrera. 1891n Amaliak bere Memoriak idatzi zituen aita Germanen zuzendaritzapean. Gracia auzoan bizi izan zen, Cañón kalean.[3]

Dibulgazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1879ko maiatzaren 22an, Amaliak berak zuzendutako La Luz del Porvenir lehen alea argitaratu zuen. Lehenengo zenbakian La idea de Dios (Jainkoaren ideia) artikulua atera zen, agintariei salatua, eta horrek egunkaria 42 astez etetea eragin zuen. Baina ez zen beldurtu eta beste aldizkari bat kaleratu zuen, El Eco de la Verdad izenekoa, harik eta bertan behera utzitako aldizkariak berriro zirkulatzeko aukera izan arte. Hala, Alfontso XII.a erregearen dekretu baten ondoren martxan egon zen egunkaria. Garai zaila izan zen, katolizismoa Espainiako erlijio ofiziala baitzen, eta bere tokia har zezakeen edozein mugimenduren aurrean erreakzionatzen zuen.

Hainbat egunkaritarako idatzi zuen, besteak beste: La Idea de Dios, El Criterio, El Espiritismo, Gaceta de Cataluña, Revista de Estudios Psicológicos eta La Revelación. Ondare handia utzi zion Espainiako eta munduko mugimendu espiritistari.

73 urte zituela hil zen, bronkopneumonia baten ondorioz. Haren ehorzketa zibila hego-mendebaldeko hilerrian egin zen, Montjuiceko hegalean, Bartzelonan.[4]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Réplica a la escuela materialista
  • El Espiritismo
  • Un ramo de amapolas y una lluvia de perlas, o sea, un milagro de la Virgen de la Misericordia, 1868
  • Memorias del padre Germán: comunicaciones obtenidas por el médium parlante del centro espiritista La Buena Nueva de la ex-villa de Gracia, 1900. Editorial Kier. 295 pp.
  • ¡Te perdono!: Memorias de un espíritu. Volumen 2 de la Biblioteca de Novelas Ocultistas. Editorial Kier, 1944
  • Memorias, 1891 y 1912, algunas veces titulado Memorias de una mujer, así como Memorias de la insigne cantora del espiritismo
  • Hechos que prueban
  • Réplicas de Amalia
  • La luz del camino
  • Las grandes virtudes
  • Sus más hermosos escritos. Del más allá. 4ª edición de Editorial Kier, 352 pp. 1952

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asociación Espírita Andaluza Amalia Domingo Soler.[5]

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Correa Ramón, Amelina, «Librepensamiento y espiritismo en Amalia Domingo Soler, escritora sevillana del siglo XIX», Archivo hispalense: Revista histórica, literaria y artística, 83:254, septiembre-diciembre de 2000, 75-102.
  • Correa Ramón, Amelina, «Amalia Domingo Soler, una escritora en la sombra», en Domingo Soler, Amalia, Cuentos espiritistas, ed. Amelina Correa Ramón. Madrid: Clan, 2002, 7-54.
  • Correa Ramón, Amelina, «Ce que dit la bouche d’ombre: Amalia Domingo Soler y la revelación hispana de las sombras», en Miguel Ángel García y Andrés Soria, eds., Volumen de Homenaje a Juan Carlos Rodríguez. Granada: Editorial Universidad de Granada, 2015.

Correa Ramón, Amelina, "Amalia Domingo Soler: la santa laica del barrio de Gracia", "Zer agindu didazue niri buruz?" Una historia exvelada de relecturas teresianas en el ámbito cultural de entresiglos, Madril/Frankfurt, Iberoamericana Vervuert, 2019, or. 79-156.

  • Souza Lucen, Antônio de, y Alves Godoy, Paulo. 1982. Personagens do Espiritismo. São Paulo: Edições FEESP, 1982.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]