Edukira joan

Amalia Molina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amalia Molina

Bizitza
JaiotzaSevilla, 1881
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1956ko uztailaren 8a (74/75 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa
IMDB: nm0596633 Edit the value on Wikidata

Amalia Molina Pérez (Sevilla, Andaluzia, 1881eko urtarrilaren 8aBartzelona, 1956ko uztailaren 8a) andaluziar flamenko-dantzari eta tonadilla-abeslaria izan zen.[1][2][3][4]

Tovarrek karikaturizatua (1922)

Sevillan jaio zen 1881ean, Triana auzoan hazi zen eta oso gazte zela Madrilera joan zen bizitzera, hamazazpi urterekin debutatu zuelarik.

Ibilbide artistiko arrakastatsu baten hasiera izan zen, Hispanoamerikan eta baita Broadwayn ere bidaiatzera eraman zuena. Parisen Goyescas opera estreinatu zuen. Zineman, Benito Perojoren Malvaloca (1926) filmean parte hartu zuen.

Alvarez Quintero anaiak bera izan zuten inspirazio Mariquilla Terremoto lanerako, eta aldi berean, Benito Perojok zuzendutako Mariquilla Terremoto filmaren gidoiaren oinarri izan zen. Bartzelonan hil zen 1956ko uztailean.[5]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1904an Trelles del Busto abokatuarekin ezkonduta egon zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) lavozdelsur.es. (2020-10-10). «Rescatando del olvido a Amalia Molina: huérfana, pobre, estrella y artista hasta el final» lavozdelsur.es (kontsulta data: 2025-02-06).
  2. (Gaztelaniaz) Amalia Molina, el arte y la gracia de Sevilla que conquistan al mundo (I) | Flamencas por derecho. 2014-05-16 (kontsulta data: 2025-02-06).
  3. «Biografia de Amalia Molina» www.biografiasyvidas.com (kontsulta data: 2025-02-06).
  4. «::: MEMORIA DE MADRID :::» www.memoriademadrid.es (kontsulta data: 2025-02-06).
  5. «En Barcelona ha fallecido la célebre bailarina Amalia Molina» ABC (Madrid): 45. 1956-07-10 ISSN 1136-0143..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]