Edukira joan

Amalia Nassaukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amalia Nassaukoa
Bizitza
JaiotzaGrand Duchess Charlotte Maternity Hospital (en) Itzuli2014ko ekainaren 15a (11 urte)
Herrialdea Luxenburgo
Familia
AitaPrince Félix of Luxembourg
AmaClaire Luxembourgokoa
Haurrideak
LeinuaHouse of Luxembourg-Nassau (en) Itzuli
Jarduerak

Amalia Nassaukoa (frantsesez: Amélia Gabrielle Marie Thérèse; Luxenburgo Hiria, Luxenburgo, 2014ko ekainaren 15a) printzesa da, herrialdean oinordetza-eskubideekin jaio zen lehen emakumea, 2011. urtean oinordetza-eskubideen erreforma onartu baitzen.[1]

Amalia 2014an jaio zen Luxenburgoko Grand Duchess Charlotte Amatasun Ospitalean. Jaiotzean, printzesak 2,95 kilo pisatu eta 50 zentimetro neurtu zituen. [2] Jaiotza iragartzen zuen prentsa-ohar berean, Amalia Gabriela Maria Teresa izenekin bataiatuko zutela ere jakinarazi zen.[3] [4] [5]

Felix eta Claire Luxenburgoko printze-printzesen alaba zaharrena da. Beraz, Henrike I.a eta Maria Teresa Luxenburgoko duke-dukesa emerituen biloba da. Neba bat du, Liam Enrique Hartmut, 2016ko azaroaren 28an jaioa.

2014. urteko uztailaren 12an bataiatu zuten printzesa, Frantziako Saint-Ferréol de Longues herriko kaperan. Alexandra Luxenburgokoa (aitaren aldeko izeba) eta Felix Lademacher aitabitxia (amaren aldeko osaba) izan zituen aitabitxi-amabitxiak.[6] Izen hauexek hartu zituen:

Amalia: Saxoniako Amalia printzesaren izenarengatik

Gabriela: amaren aldeko amona Gabriela Lademacher-en omenez.

Maria Teresa: aitaren aldeko amonaren omenez Maria Teresa Luxenburgoko dukesa handia.

Ekitaldi ofizialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amalia printzesa gurasoekin azaldu ohi da balkoian, Luxenburgoko Egun Nazionalaren ospakizunean.

2016. urtean familia dukal osoari lagundu zion Vatikano Hirira egindako bisita ofizial batean, non Frantzisko aita santuak harrera egin zien.[7]

Luxenburgoko tronurako ondorengotza-lerroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luxenburgoko tronurako ondorengotza lerroan laugarrena da, Karlos eta Frantzisko Luxenburgoko printze lehengusuen atzetik eta aita Felix printzearen atzetik ere bai. Oinordetza-eskubideekin jaio zen lehen emakumea da printzesa herrialdean; 2011. urtean onartu baitzen oinordetza-eskubideen erreformaren ostean.[1][8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa:

Félix Luxenburgokoa

Luxenburgoko tronurako ondorengotza-lerroa

4.a

Hurrengoa:

Liam Nassaukoa