Amami Ōshima

Koordenatuak: 28°17′00″N 129°22′00″E / 28.2833°N 129.3667°E / 28.2833; 129.3667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amami Ōshima

Naze kaia.
Bertako izena奄美大島
Geografia
KokapenaJaponiako itsasoa
Azalera712.39 km²
Punturik garaiena694 m
Politika
Herrialdea Japonia
EskualdeaKyushu
PrefeturaKagoshima
Gizartea
Biztanleria73.000 bizt.
Talde etnikoakJaponiarrak


Amami Ōshima (japonieraz: 奄美大島 okinaweraz: Uushima (ウーシマ)?, amamieraz: Ushima (ウシマ)) Japoniako itsasoan dagoen uhartea da, Satsunan uhartediaren hegoaldean dagoena. Amami uharteetako uharte handiena da eta Japoniako zazpigarrena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

712'35 km²-ko azalera dauka eta 73.000 biztanle ditu. Amami Guntō Parke Kuasi-Nazionalaren barnean dago. Uhartearen kostaldea arrezifeak inguratzen du.

Amami hiria, Tatsugō eta Setouchi herriak eta Uken eta Yamato herrixkak daude bertan. Kai garrantzitsuena Naze kaia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri bolkanikoa duen uhartean da.

Aintzinatik populatua izan da, indusketek erakutsi dutenez paleolito garaiko tresnak aurkitu dira. 657 urteko Nihon Shoki liburuan aipatzen da lehen aldiz.

VIII mendean, Nara Aroan, Txinako Tang dinastiako gortera zihoazen enbaxadoreek bertan egiten zuten geldialdia. Nakar merkataritza garrantzitsua izan zen uhartean.

1609an samuraiek inbaditu zuten eta 1624 artean Ryukyu erresumaren parte izan zen bazen ere urte horretan Tokugawa shogunerriak bereganatu zuen. Biztanleak azukre kainabera landatzera behartu zituzten.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren Ōsumi probintziaren barnean sartu zuten baina ondoren Kagoshima prefeturaren parte bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren estatubatuarrek okupatu zuten 1953an alde egin zuten arte.

1974an Amami Guntō Parke Kuasi-Nazionala eratu zen.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat espezie endemiko baditu, amami untxia eta Lidth belea. Habu (Protobothrops flavoviridis) suge pozointsua ere badago. Mangostak sartu zituzten sugeak akatzeko baina orain mangostak berak bihurtu dira arazo, amami untxia kaltetu baitute.

Xibarta baleak bertatik igaritzen dira eta baleak ikustea atrakzio turistiko bihurtu da. Itsas behiaren (Dugong dugon) banaketaren iparraldeko muga ere bada.

Laut dortokak Japonian egindako habi bakarra ere Amamin aurkitu zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]