Amanita eliae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita eliae
Amanita eliae 1.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita eliae
Quél., 1872
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Ring and volva stipe icon.png 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Amanita eliae lanpernen generoko perretxiko ez jangarria da.[1] Udazkenean eta neguan topatu daiteke koniferetan.

Jangarritasuna zalantzagarria

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 8 cm arteko diametrokoa. Hasieran esferikoa, gero ezkila antzekoa, ondoren laua erdian titi txiki bat duela eta ertza mehea eta ildaskatua. Azala hezea eta kolore argikoa, erdian krema zuriz tindatzen da eta azkenean denean beix-arrosa edo haragi kolorekoa. Mintzezko plaka mehe batzuk daramatza eta gero grisak, erraz bereiz daitezkenak.

Orriak: Libreak, zurixkak, krema eta arrosa erreflexuekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzanga, zilindrikoa eta sustrai antzekoa duena. Zurixka da, apur bat felpa itxurakoa eta ia beti luzetara pitzatua. Sakon sartzen da lurrean, sustrai bat bezala.

Eraztuna mintzezkoa, hauskorra, itsatsia, kolore zurikoa eta tindu gorrixkak dituena eta orri estu eta libre batekin.

Bolba txikia edo bat ere ez, batzuetan mintzezko burletak dirudite oinaren oinarrian.

Haragia: Zuria izokin kolorez tindatua diskoaren azpian. Nahiko samurra eta apurtu egiten da ezpalak bezala. Usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da kontsumitzen eta bere jangarritasuna oso zalantzagarria da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere itxura eta bere bolbaren hauskortasunagatik nahastezina.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberri eta udan hostozabalen baso hezeetan eta lurzoru buztintsuetan hazten da.[5]

Banaketa eremua: Europa, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 294 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 296 or. ISBN 282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega S. A. Barcelona, 21 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto.. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 163 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]