Amanita ponderosa
Amanita ponderosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita ponderosa G. J. L. Malençon, R. Heim, 1944
|
Basionimoa | Amanita ponderosa |
Amanita ponderosa Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso bilatua Huelva eta Badajozen, baita oraindik lurpean dagoenean ere. Andaluzian eta Extremaduran urtarriletik aurrera aurki daitezke.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 8 eta 11 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran, bolba hausten denean, zuria, gero okre-arrosakara kolorekoa, ondoren arre-gorrixka kolorekoa; hemisferikoa, ganbila eta azkenean zabaldu eta lautu egiten da.
Orriak: Zuriak, gero krema kolorekoak, estu, libreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 4 cm bitarteko lodierakoa; zuria edo pixka bat arrosakara, kapela baino argiagoa, betea, lodia, erraboilduna. Eraztun zuria, mehea eta ez oso trinkoa. Bolba handia, lodia, iraunkorra, zuria, baina beti lurrean zikinduta.
Haragia: Trinkoa, zuria, arrosa airearekin kontaktuan, lurkara samarreko usaina du eta zapore ahula.[2]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator, eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Ponderosa epitetoa berriz latinetik dator, astuna, trinkoa, esan nahi duen "ponderosa" hitzetik. Bere pisuagatik
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria, ez bikaina, nahiz eta merkatuetan saltzen den eta ateratzen den lekuetan bikaina bezala daukaten. Perretxikoa ireki gabe dagoenean biltzen dituzte, bolbatik atera gabe dagoenean, patatak balira bezala. "Arrautza" hauek ebakitzean, perretxikoaren enbrioi bat ikusten da eta bolba oso lodi bat.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ezaugarriak eta habitata kontuan hartuta, zaila da beste Amanita hilgarri edo pozoitsu batzuekin nahastea.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldeko espeziea da. Andaluzian eta Extremaduran hazten da. Udaberrian ugari ateratzen da, landare gutxi dagoen lurretan, artelatz eta abarren zoruetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andaluziako erdialdeko eta mendebaldeko endemikoa, Mexiko, Frantzia, Portugal.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 316 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 174 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Amanita ponderosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.