Amarako jaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Buruhandiak Amaran

Amarako jai orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danborrada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amara Berriko danborrada, 25. urteko oroimen zapia.

Donostiako danborrada, urtarrilaren 20an ospatzen den San Sebastian egunean hiri osora hedatzen diren jai eta desfileak dira. Amara auzoak ere bere konpainia eta ibilbide propioak ditu eta udaran ere, auzoko jaietan, kalez kale ibiltzen dira.

Urtarrilaren 19ko gauerdian hasi eta 24 orduz etengabe aritzen dira danborrada konpainiak Raimundo Sarriegiren abestiak joaz.

Danborrada konpainiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heldu konpainiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Irteera Iristea Auzoa Mota Zenbat partaide (2010) Noiz sortua Web
Espai Catalunya Topalekua 00h00 02h45 Mundaiz/Amara/Erdialdea/Amara Zaharra Mistoa 80 2008 http://espaicatalunya.org/
Amaratarra 00h00 03h00 Amara Mistoa 116 2008 http://amaratarrak.blogspot.com/2008/06/tamborrada-amaratarra.html
C.D.Donosti 00h00 03h00 Amara Mistoa 85 1973
Erriberatarrak 00h00 03h15 Loiolako Erriberak/Amara Mistoa 61 2010
Santiagomendi 00h00 04h00 Amara Mistoa 128 1996
Donostiako Amara K.E 00h30 03h30 Amara Zaharra / Erdialdea Mistoa 90 1989 http://www.amarakirolak.com
Mundaiz 01h00 04h00 Mundaiz/Erdialdea/Amara Zaharra Mistoa 104 2009 http://www.mundaiz.com
C.D. Vasconia 08h30 12h30 Amara Zaharra/Erdialdea Mistoa 118 1948 http://www.cdvasconia.net
Jatorra 10h00 12h30 Erdialdea/Amara Zaharra Mistoa 73 1998
Goazen Erreala 11h00 15h00 Amara/Loiolako Erriberak Mistoa 60 2009 http://goazen-erreala.com
Katalina Erauso 11h45 15h15 Amara Mistoa 113 2003 http://www.katalinerauso.org/index.html
Txubillo 16h30 20h00 Amara Zaharra/Erdialdea Mistoa 112 1981
Ikasbide K.E. 16h45 20h15 Amara Mistoa 115 1999
Lagun Berriak 17h00 20h30 Amara Mixta 140 1998
Urtoki 18h30 22h15 Amara Mixta 103 2001
Abandotarra 18h30 22h15 Amara/Erdialdea Mixta 134 (* 2014) 1988 http://www.abandotarra.com (* Inscripciones online)
Amara Berri Ikastetxeko Danborrada 19h50 00h30 Amara Mixta 131 1994 http://amaraberri.org
C.D.Lagun Artea 20h00 00h00 Erdialdea/Amara Zaharra Mixta 98 1997 https://archive.is/20131230230446/personales.ya.com/tambolagun/
El Sauce 21h00 00h00 Amara Mixta 116 1988
Haur konpainiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Zenbat konpainia Lehenengoz atera Postua
Amara Berri[1] 2 1990/1997 39-40
Ikasbide Ikastola[2] 1 1991 43

[3]

Kaldereroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako kaldereroak

Euskal Herrian kaldereroak Inauteriaren aurrekari dira. Herritarrak, garai bateko ijitu nomadez mozorroturik, abestuz eta sartaginak joaz hiriko kaleetan zehar dabiltza datorren Inauteriaren berri ematen. Donostian 1984. urtean ospatu ziren lehenengoz, Raimundo Sarriegik sortutako doinuak eta Victoriano Iraola eta Alberto Combok idatzitako letrak abestuz, Alde Zaharreko auzoan. Gerora beste auzo batzuek ere antolatu eta ospatu dute jai hau, Amarakoa tarteko. Bertan, 2000. urtean, Amarakaldek antolatu zuen lehen kalderero konpartsa urtarrilaren 20ko arratsaldean ateratzen ziren danborradetako partaideek osatua. Hasiera batean, 12 danborrada zebiltzanez Amaran, partehartze handia espero zen arren 80 lagun baino ez ziren atera lehen urte hartan, Gaur egun ordea, 120 heldu eta 50 haur inguru biltzen ditu ekintza honek.[4]

Tribuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoka urtean zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morlans. 2013an sortutako Morlanstarrak Auzo Elkarteak antolatzen ditu festa hauek maiatzaren bigarren asteburuan. Sukaldaritza lehiaketa, olinpiadak, danborrada, txokolatada, txirrindulari proba, buruhandiak etab. dira bertako ekintzak. Jaien ikurra eta festei hasiera emateko modua antzinako gas faroltxoaren itxura duen argia piztea da.[6]

Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amara Berri. Ikasbide Kultur Elkarteak San Juan inguruan antolatzen ditu jai hauek eta bezperako suarekin amaitzen dira. Haurrentzako jokoak, txokolatada, herri afaria, txarangak, lehiaketak etab. antolatzen dira[7][8]

Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amara Osinaga, Karmengo jaiak ospatzen dira uztailean Amarako Auzokide Elkarteak antolatua 1996tik gaur arte. 2009. urtean lehenengoz Balearen igoera ospatu zen jaiei amaiera emateko, globoz osaturiko bale erraldoia aske uztea alegia, eta bale hau festen ikur bihurtu da Karmentxu izena 2014ean jarri ziotelarik[9]. Bestelako jarduerak erraldoi eta buruhandiak, danborrada, mus txapelketa, crossa, haur jolasak, kontzertuak etab. dira

Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amara Zaharra. San Ignazio festak uztailaren azken egunetatik abuztuaren lehenengoetara ospatzen dira. Hasieran Donosti-Berri elkarteak antolatzen bazituen ere 1990. hamarkadatik aurrera jarduera honetarako sortu zen Amara Jai elkarteak hartu zuen lan hau bere gain. Ekintza gehienak Easo Plazan gauzatzen dira: bazkari herrikoiak, tortilla eta pintxo lehiaketak, danborrada, sardinadak, kontzertuak, haurrentzat jolasak etab. Jaien abestia ere badute Skakeitan taldeak konposatua eta Mireia auzotarrak abestua.[10]

Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loiolako Erriberak. Erriberako Auzokideak elkarteak antolatuak, jaiak irailean ospatzen dira 2009. urtetik hona. Beste ekintzen artean zezentxoak umeentzako, haur jolasak, puzgarriak, berbena, tortilla lehiaketa, txarangak, apar festa etab. gozatu ahal dira.

Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amara Berriko jai herrikoiak Amara Berriko Jai Batzordeak antolatzen ditu urriko bigarren astean. Bertako ekitaldi nagusiak buruhandiak, txokolatada, kontzertuak, danborrada, herri kirolak etab. dira[11]. Jaien maskota Supersagu da, sagu euskaltzale begibakarra da eta abestia ere badute[12] [13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]