Amaranta Gómez Regalado ikastetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaranta Gómez Regalado ikastetxea
Datuak
Motaeskola
HerrialdeaTxile
Historia
Sorrera2018ko apirila

Amaranta Gómez Regalado ikastetxea edo Amaranta ikastetxea 6 eta 17 urte bitarteko ikasle transgeneroentzako Santiagoko ikastetxe pribatua da. Amaranta Gómez Regalado gizarte-antropologo eta ekintzaile mexikarraren izena du. Pertsona transgeneroentzako lehen ikastetxea da Latinoamerikan[1], baliteke mundu osoan ere bai[2].

2017ko abenduan sortu zen ikastetxe bat irekitzeko ideia[3]. 2018ko apirilean ireki zuten Ximena Matura koordinatzaileak eta Evelyn Silva Selenna Fundazio-ko presidenteak[1] Ñuñoa komunan[4]. 2019ko maiatzean, 38 ikasle zeuden ikastetxean, horietatik 22 edo 23 pertsona transak ziren eta gainerakoak haien lagunak edo senideak[2]. Aurretik, ikasle askok jazarpena jasan zuten[4][5] eta gehienek eskola utzi zuten[2]. Estatuak finantzatutako ikastetxeetan «genero ideologia» irakastea edo eztabaidatzea debekatuta dago Txilen, baina herrialdeak genero-identitatearen legea onartu zuen, 14 urtetik gorakoei nortasun dokumentuetan generoa aldatzeko aukera ematen diena (18 urtetik beherakoentzat gurasoen baimenarekin)[1].

Bi gela ditu ikastetxeak, bata 12 urtetik beherakoentzat eta bestea 12 eta 17 urte bitartekoentzat[2]. 2019an hasitako udako programak 20 partaide izan zituen[3]. Ikasleek Hezkuntza Ministerioak emandako probak egin behar dituzte gainditutako maila egiaztatzeko[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]