Amarasko monasterioa
| Amarasko monasterioa | |
|---|---|
| Ամարաս վանք Amaras monastırı | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| District of Azerbaijan | Khojavend District |
| Giza kokaleku | Sos |
| Koordenatuak | 39°41′02″N 47°03′26″E / 39.68375°N 47.05722°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | IV. mendea |
| Erlijioa | Armeniako Eliza Apostolikoa |
| Elizbarrutia | Diocese of Artsakh (en) |
| Arkitektura | |
| Estiloa | Armenian architecture (en) |
| Ondarea | |
| Webgune ofiziala | |
Amarasko monasterioa (armenieraz: Ամարաս վանք) armeniar monasterio bat da Karabakh Garaia eskualdean, Azerbaijan, Sos herritik gertu. Erdi Aroko Armenian erlijio- eta hezkuntza-zentro garrantzitsua izan zen.[1] Amaras izan zen San Gregorioren hilobia, argiztatzailearen biloba, San Gregorio I. Argitzailea (338an hila).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkeologo batzuen ustez, lehen monasterioa tenplu zoroastrista zen, Armenian kristautasunaren hedapen-puntu bihurtu arte. Erdi Aroko kronisten arabera (Fausto Byuzand eta Movses Kaghankatvatsi ) San Gregorio I. Argitzailea IV. mendearen hasieran monasterioan izan zen. V. mendean zehar, Mesrop Maxtotsek (armeniar alfabetoaren asmatzailea) bere alfabeto berriaren lehen irakaskuntza zentroa ezarri zuen Amarasko monasterioan.[2]
821eko inbasio arabiarrean, monasterioa arpilatu egin zuten. Gainera, 1223ko mongoliar inbasioetan, mongoliarrek monasterioa berriro arpilatu zuten. Azken hauek Gregorio I. Argitzailearen makulu pastorala eta 36 harribitxidun gurutze bat eraman zituzten.
XVII. mendean, Petros IV .ak berreraikitzea eta handitzea agindu zuen. 1832an errusiarrek monasterioa gotorleku bihurtu zuten, baina handik gutxira Gandzasarreko Egoitza Santuak monasterioa Armeniako Eliza Apostolikoari itzuli zion.[3]
XX. mendean, Nargorno Karabaj Azerbaijan Sobietarrari eman zion SESBek, eta ez zuten onartu inolako kristau erritorik egitea bertan. 2023ko irailean Azerbaijanek Artsakh Errepublikari egindako erasoetan, indar azeriek okupatu zuten monasterioa irailaren 20an.[4] Monasterioa azerbaijandar indar militarren kontrolpean dago, eta armeniarrak ezin dira han sartu.[5]
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondaira baten arabera, Tamerlanek monasterioa erabat suntsitu zuen 1387an. Tamerlanek agindu zuen bere tropek harriz harri bota zezatela monasterioa ibaira. Lana amaitu ondoren, tropek alde egin zuten. Horren ondoren, harriak bakarrik altxatu eta zegozkien tokietan berriro jarri ziren: monasterioa jainkozko indarrez berreraiki zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Monasterioaren ikuspegia, 2021.
-
Ondoko eraikinak, 2013.
-
Barrutik, 2013.
-
Patio bat, 2015.
-
Elizaren barrualdea, 2014.
-
San Gregorioren sarkofagoa, 2017.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://diasporarm.org/es/portfolio/enemy-forces-from-azerbaijan-have-seized-control-of-amaras-monastery/
- ↑ https://www.amaras.org/amaras-and-armenian-alphabet/
- ↑ https://soyarmenio.com/noticias-de-artsaj/monasterio-amaras-control-azerbaiyan/
- ↑ https://news.am/arm/news/781917.html
- ↑ https://www.lavozarmenia.com/articulo/cultura/monasterio-amaras-tragedia-patrimonio-sagrado-artsaj/20230924230731002061.html
