Edukira joan

Amaya Mendikoetxea Pelayo

Wikipedia, Entziklopedia askea
(«Amaya Mendikoetxea» orritik birbideratua)
Amaya Mendikoetxea Pelayo


Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektorea

2021eko maiatzaren 26a -
← Rafael Garesse
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1962 (63/64 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Massachusettseko Teknologia Institutua
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Jarduerak
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

amayamendikoetxea.com
X.com: _amayamendiko Edit the value on Wikidata

Amaya Mendikoetxea Pelayo (Bilbo, Bizkaia, 1962) euskal filologoa, hizkuntzalaria eta unibertsitate-irakaslea da. Ingeles Filologiako katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta 2021etik erakunde horretako errektorea da.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoako bigarren emakume errektorea izan zen, eta 2025ean berriz hautatu zuten kargurako.[1]

Bizitza eta prestakuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaioa, Ingeles Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta 1986an lizentziatu zen. Ondoren, Erresuma Batuan ikasketak osatu zituen; Yorkeko Unibertsitatean Hizkuntzalaritza Teorikoko masterra egin eta 1992an doktore titulua eskuratu zuen teoria sintaktikoari buruzko tesiarekin. 1993 eta 1994 artean Fullbright bekaduna izan zen Massachusetts Institute of Technologyn, eta ikerketa -egoaldiak egin ditu, besteak beste, Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen eta Lancasterreko Unibertsitatean.[1]

1983ko apirilean argitaratutako Galea aldizkarian agertu zen, gazte unibertsitario gisa. Bertan hizkuntzekiko eta unibertsitateko ikasketekiko interesa erakutsi zuen, geroago garatuko zuen ibilbide akademikoaren hasierako lekukotasuna utziz.[2]

1991n Madrilgo Unibertsitate Autonomoan hasi zen irakasle lanean. Bertan hainbat ardura akademiko izan ditu: Ingeles Filologiako Departamentuko zuzendaria, Filosofia eta Letren Fakultateko dekanordea eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea (2013–2017). 2019an Ingeles Hizkuntzalaritzako katedradun izendatu zuten.[1]

2021ean Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektore hautatu zuten, Rafael Garesse ordezkatuz. Hauteskunde-programan nazioartekotzea, diziplinen arteko lankidetza, digitalizazioa eta gobernantza gardenagoa sustatzeko konpromisoa hartu zuen. [1]

2025ean berriro aurkeztu zen errektore izateko hauteskundeetara. Lehen bozketan beharrezko gehiengoa lortu ez bazuen ere, hauteskundeak errepikatu ondoren berriz hautatu zuten, boto haztatuen %58,7 eskuratuta. Bere agintaldia 2031ra arte luzatu zen. [3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) «Amaya Mendikoetxea Pelayo | UAM» www.uam.es (kontsulta data: 2026-07-02).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «La Partida» Galea (Algorta) 5: 6..
  3. ↑ (Gaztelaniaz) Guerrero, David. (2025-06-03). «Mendikoetxea gana las elecciones a rectora de la UAM con el 59% de los apoyos» Cadena SER (kontsulta data: 2026-07-02).