Ambon (uhartea)
Itxura
| Ambon | |
|---|---|
Ambon hiriaren ikuspegia | |
| Geografia | |
| Kokapena | Ozeano Barea |
| Uhartedia | Molukak |
| Azalera | 775 km² |
| Punturik garaiena | Salahutu |
| Politika | |
| Herrialdea | |
| Hiri populatuena | Ambon |
| Hiri populatuenaren biztanleria | 310.241 |
| Gizartea | |
| Biztanleria | 441.000 (2010) |
- Artikulu hau Indonesiako uhartari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ambon».
Ambon Ozeano Bareko uhartea da, Molukak uhartedikoa, Serametik 11 kilometro hego-ekialdera dagoena. 775 kilometro koadroko eremua du eta 2007an 441.000 biztanle zituen. Admistratiboki Indonesiako Molukak probintziaren barnean dago. Hiri nagusia Ambon da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartea 50 km luze eta 16 km zabal da. Aski menditsua da; Salahutu da mendirik garaiena (1225 m). Ez da sumendi aktiborik, baina bai iturburu termalak eta fumarolak. Klima tropikala da, prezipitazio ugariekin[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ambon. in: Encyclopædia Britannica. global.britannica.com (kontsulta data: 2016-8-13).[Betiko hautsitako esteka]