Edukira joan

Amelia Matilda Murray

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amelia Matilda Murray
Bizitza
JaiotzaKenton (en) Itzuli1795eko apirilaren 30a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaCastlemorton (en) Itzuli1884ko ekainaren 7a (89 urte)
Familia
AitaLord George Murray
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaKewko Errege Lorategi Botanikoa

Amelia Matilda Murray (Kenton, 1795eko apirilaren 30a – Castlemorton, 1884ko ekainaren 7a) ingeles idazlea eta Viktoria erreginaren konpainia-dama izan zen. Esklabotzaren aldeko liburu bat idatzi zuen 1856an.

Lord George Murray eta Anne Charlotte Granten alaba, Amelia Matilda Murray Kentonen jaio zen. Haren neba zaharrena George Murray izan zen, Rochesterko apezpiku bihurtu zena. Berak eta bere amak Jurgi III.a ezagutu zituen eta, ondorioz, Elisabet eta Augusta printzesen konpainia-damak bilakatu ziren[1]. 1837an, Murray Viktoria erregina gaztearen konpainia-dama izateko hautatu zuten[2].

1854an, Ipar Amerikan eta Kuban bira bat egin zuen, eta bertan botanikari buruzko interesa piztu zitzaion. Gainera, esklabotza ikertzen hasi zen. Esklabotzaren aldeko liburu bat argitaratu zuen, Lady Byron lagunari idatzitako gutunetan oinarrituta. Liburua ilustratzeko zirriborroak ere prestatu zituen, baina hauek ez ziren erabili[3][2]. Lady Byron abolizionista aktiboa izan zen eta 1840ko Esklabutzaren Aurkako Mundu Batzarrean parte hartu zuen[4]. Liburuaren erreakzio negatiboa zela eta, Murrayk kargua utzi behar izan zuen. Geroago beste bi liburu kaleratu zituen[3].

Castlemortonen hil zen 1884an[3].

  • Remarks on Education in 1847 (1847)
  • Letters from the United States, Cuba, and Canada (1856)
  • Recollections from 1803 to 1837, with a Conclusion in 1868 (1868)
  • Pictorial and Descriptive Sketches of the Odenwald (1869)[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Joves, E. Vernon. (1977). «No Ordinary Courtier» The Carmarthen Historian XIV: 73..
  2. a b c (Ingelesez) Goodwin, Gordon. (1892). «Murray, Amelia Matilda» in Lee, Sidney Dictionary of National Biography. 30 London: Smith, Elder & Co. (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  3. a b c (Ingelesez) Reynolds, K. D. (2004). «Murray, Amelia Matilda (1795–1884)» Oxford Dictionary of National Biography. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  4. (Ingelesez) Haydon, Benjamin Robert. (1840). The Anti-Slavery Society Convention. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-03) (Noiz kontsultatua: 2008-07-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]