Amena Karimyan
Amena Karimyan | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Herat, 1996 (28/29 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, ingeniari zibila eta instructor (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Amena Karimyan (Herāt, 1996) afganistandar astronomoa, ingeniari zibila, irakaslea, aktibista eta idazlea da. Emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta astronomiaren aitzindaria bere herrialdean. Ingeniari zibila ere bada, eta Kayhana Astronomical Group sortu zuen, astronomiaren alorrean gazteak eta emakumeak bultzatzen dituen erakundea. Munduko 100 emakume inspiratzaileenen artean sailkatu zuen BBC 100 Womenek 2021ean.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karimyan ingeniaritza zibilean lizentziatu zen Herateko Unibertsitatean. Ingeniari lanetan jardun zuen Nazio Batuen (NBE) NBE-Habitat proiektuan. 2018an, Karimyanek eta Sohail Karimik Kayhana Astronomia Taldea sortu zuten. 2021ean talibanek Afganistan hartu zutenean, mehatxuak jaso zituzten, eta ihes egitera behartua ikusi zuen bere burua. Pakistanerako muga zeharkatu eta Austriako enbaxadara joan zen, bertan azterketa zientifikoak egiteko aldiz aurretik eman zioten bisa bat jasotzera. Bidean, talibanek harrapatu eta jo egin zuten. Askatu zutenean, bidaiarekin jarraitu zuen. Austriako enbaxadara iristean, bisa ukatu egin zioten. Kazetari talde batek lagundu zion, eta Austriako gobernura jo zuen. Alemaniako Gobernuaren arreta piztu zuen kasuak, eta bisa bat eman zion Karimyani, gaur egun Alemanian errefuxiatuta dagoenari.[1][3][4]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2025eko otsailean Durangoko (Bizkaia) San Agustin Kulturgunean zientzialariren ekarpenak jarri ziren paneletan ikusgai. Otsailaren 11n emakume eta neska zientzailarien eguna zela eta, Euskal Herriko eta nazioarteko hamabi emakumeetako bat izan zen.[5]
- 2021ean, BBCk urteko 100 emakume inspiratzaileenen zerrendan sartu zuen.[2]
- Urte horretan bertan, bere proiektua Munduko Astronomia Batasunaren Teleskopioak Denontzat (2021) lehiaketako irabazleen artean egon zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Penelas, Sandra. (2023-03-25). «“No quiero que las jóvenes afganas desperdicien sus vidas”» El Periodico de Espana.
- ↑ a b «BBC 100 Women 2021: Who is on the list this year?» BBC News 2021-12-07.
- ↑ «SOS Mitmensch: Deutschland brachte afghanische Forscherin Amena Karimyan in Sicherheit» Austria Presse Agentur - Originaltext Service (APA - OTS) 2022-01-10.
- ↑ Vaupotič, Vesna. (2021-12-04). «Prevarana ljubiteljica zvezd in matematike» Dnevnik.
- ↑ «[ARGAZKI GALERIA: Emakume zientzialarien lana, ikusezintasunetik argitara - Durango»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2025-02-11).