American Gigolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:28, 22 urtarrila 2016

American Gigolo (euskaraz Amerikar Gigoloa) 1980ko Paul Schrader estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Richard Gere, Lauren Hutton, Hector Elizondo, Nina Van Pallandt eta Bill Duke aktoreek antzeztu zuten.

Izenburuako ongi digoen gisa gigolo edo konpainiako gizonezko baten gorabeherak kontatzen dituen filma da. Filma honi esker Richard Gere nazioarteko sex symbol eta izar ospetsu bilakatu zen. Bitxikeria gisa, aurretik, garai hartan aski ospetsuak ziren Christopher Reeve eta John Travolta aktoreek filma honetako protagonista antzezteari uko egin zioten.

Bi Urrezko Globo Sariren izendapenak jaso zituen, soinu banda eta abesti onenarena.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Julian Kay (Richard Gere) Los Angeles hiriko hogeitamar urte pasatxo dituen itxura ederreko gizon erakargarri, kultu eta buruargia da, inguruko emakumeak hainbeste erakartzen dituen ezaugarri guzti hauek prostituzioan lan eginez bizitzeko erabiliko ditu. Bere managerra Anne da, hark bere zerbitzuen truk ongi ordainduko dioten emakumezko bezero aberatsak topatzen dizkio. Julianen bezeroetako bat Michelle da (Lauren Hutton), politikari ezagun baten emaztea. Bere lanetako batean, Julianek negoziogizon aberats batek hala eskatuta haren emaztearekin oheratuko da. Baina handik bi egunera egunkarietan berarekin oheratu zen emakume hura erailta topatu dutela irakurriko du.

Aktoreak

Kanpo loturak