60. hamarkadararte ligaxkak jokatu ziren eta txapelketak Hego Amerikar Txapelketa izena izan zuen. 1975ean Europako Futbol Txapelketaren formatua hartu eta Amerika Kopa izena jaso zuen.
XX. mendearen lehen urteetan futbola geroz eta ospetsuago egiten ari zen kirol bat zen britainiar jatorriko etorkin eta merkatariek Hegoamerikara eraman ondoren. Kontinente horretako selekzioen artean jokatu zen lehen txapelketa 1910ean izan zen, Argentinak Maiatzeko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko lehiaketa bat antolatu zuenean, lehiaketa horretara Uruguai eta Txileko selekzioak gonbidatu zituelarik.
Txapelketa honek, 1984anBritish Home Championship txapelketa desagertu ondoren munduko selekzioen arteko txapelketarik antzinakoena bihurtu zena, hasiera batean ez zuen erregulaziorik izan, hasiera batean urtero ospatuz, baina ondoren noiz behinka baino ez zen ospatu. 1986an, CONMEBOLek bertako kide ziren hamar selekzioek derrigorrez parte hartu beharreko txapelketa bat ezartzea erabaki zuen, egoitza finko batean ospatuko zena. Sistema hau Argentinan ospatutako 1987ko Amerika Kopatik erabiltzen da, txapelketaren egoitza CONMEBOLeko hamar herrialdeen artean txandakatua delarik, Venezuelan osatuz 2007ko Amerika Koparekin eta ziklo berri bat hasiz Argentinan2011tik aurrera.
2016an txapelketa jokatzea tokatzen ez zen arren, lehenengo ekitaldiaren mendeurrena ospatzeko antolatu zen. Lehenengo aldiz Hego Amerikatik kanpora jokatu zen, Ameriketako Estatu Batuetan hain zuzen ere.