Ameriketako Estatu Batuetako Automobil Elkartea
| Ameriketako Estatu Batuetako Automobil Elkartea | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea eta negozioa |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Jarduera | |
| Kidetza | National Committee on Uniform Traffic Control Devices (en) |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Prentsa-organoa | AAA Explorer (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1902 |
| Sorlekua | Chicago |
| Jasotako sariak | |
| webgune ofiziala | |
Ameriketako Estatu Batuetako Automobil Elkartea (ingelesez: American Automobile Association) automozio elkarteen federazio estatubatuarra da. 1902an sortu zen, aurretik bederatzi auto klub sendotuz.[1] 2000ko hamarkadaren hasieran, elkarteak lau milioi bazkide baino gehiago zituen, eta 2019an hirurogei milioiri ematen zien zerbitzua.[2] Ipar Amerikako bidaia- eta automobilgintza-erakunde handiena da.
Hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie bere kideei: errepideko laguntza-zerbitzua; estatuko eta nazioarteko bidaiei buruzko informazioa, estatuko mapak, gida turistikoak eta ibilbideen gomendioak; finantza- eta kreditu-zerbitzuak; eta hainbat motatako aseguruak. Bulego nagusia Heathrow-en (Florida) du, eta presio-talde gisa jarduten du errepideak hobetzeko eta ibilgailu motordunekin lotutako legeen eta zergen onura lortzeko.
AAAko Lehiaketa Batzordea 1902an sortu zen. Instituzioak automobilismo probak fiskalizatu zituen mende erdiz, tartean Indianapoliseko 500 Miliak, Vanderbilt Kopa, Astor Kopa eta AAA-ko Txapelketa Nazionala. 1955eko Le Manseko hondamendiaren eta nazioarteko automobilismo-lasterketetako beste heriotza batzuen ondoren, AAA erakundeak automobilismoko erakunde gidari izateari utzi zion. 1959an Automobile Competition Committee for the United States sortu zen, Estatu Batuetako automobilismoa sustatzen duten erakundeak biltzen dituena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «American Automobile Association | Britannica» www.britannica.com.
- ↑ Gross, Andrew. (2019-09-26). «Driven to Success: AAA Membership is 60 Million Strong» AAA Newsroom.