Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia
Library of Congress from North.JPG
Thomas Jefferson eraikinaren aurrealdea.
Kokapena
Herrialdea  AEB
Herria Washington
Koordenatuak 38° 53′ 19″ N, 77° 00′ 19″ W / 38.88861°N,77.00528°W / 38.88861; -77.00528Koordenatuak: 38° 53′ 19″ N, 77° 00′ 19″ W / 38.88861°N,77.00528°W / 38.88861; -77.00528
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia hemen kokatua: Washington
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia
Arkitektura
Garaia 1800eko apirilaren 24an John Adams presidenteak irekia
Webgunea
http://www.loc.gov/index.html www.loc.gov/

Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia edota Kongresuaren Liburutegia (ingelesez: Library of Congress) Estatu Batuetako hiriburua den Washington Hirian kokatzen den liburutegi bat da.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan dauden 138 milioi agiri baino gehiagok mundu osoko liburutegi handienetako batean bilakatzen dute. Berez liburutegi hau honako hiru eraikinetan banatuta dago: Thomas Jefferson eraikina, John Adams eraikina eta James Madison eraikina. Kongresuaren Liburutegiko bildumak 470 hizkuntza ezberdinetan idatzitako 30 milioi liburu ditu, 61 milioi eskuizkribu baino gehiago eta liburu arraro eta baliotsuez osatutako bilduma handiena ere bai, azken honen barnean egoera onean eta gaur egun arte iritsi zaizkigun Gutenbergen Bibliaren azken lau kopiak daude, bai eta Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapenaren zirriborro bat ere.

Bestalde, Estatu Batuetako gobernuaren milioi bat argitalpen baino gehiago gordetzen ditu, azken hiru mendeetako munduko alde ezberdinetako egunkarien milioi bat zenbaki baino gehiago, 500.000 mikrofilm erroilo, 6.000 komiki zenbaki, mundu osoko lege agiri bilduma handiena, filmak, 5 milioi mapa inguru, musikalanen partiturak, 2,7 milioi soinu grabaketa, 13,7 milioi irudi eta argazki kopiak. Adibidez, bertan dagoen agiri zaharrena K. a. 2040. urteko harrizko taulatxo bat da. Gainera, artelan, arkitektura marrazki eta irudiak nahiz Stradivarius Betts eta Stradivarius Cassavettiren musika tresna baliotsuak ere barne hartzen ditu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia Aldatu lotura Wikidatan