Ameriko Vespuzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ameriko Vespuzio
Amerigo Vespucci.jpg
Bizitza
Izen osoa Amerigo Vespucci
Jaiotza Florentzia1454ko martxoaren 9
Heriotza Sevilla1512ko otsailaren 22 (57 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Malaria)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea esploratzailea, merkataria eta kartografoa
AmerigoVespucci Signature.png

Ameriko Vespuzio[1] —jatorriz, italieraz: Amerigo di Vespucci NAF[/a.m'e.ɾi.ɡo di ves.p'ut.t͡ʃi/]— (Florentzia, Florentziako Errepublika, 1454ko martxoaren 9a[2] - Sevilla, Espainia, 1512ko otsailaren 22a) italiar jatorriko nabigatzailea izan zen, Gaztelako koroaren eta Portugalen zerbitzura lan egin zuena. Kristobal Kolonek aurkitutako lurrek kontinente berri bat osatzen zutela adierazi lehenengotzat hartu da askotan. Horregatik, Martin Waldseemüller kartografoak 1507an eginiko mapan America idatzi zuen Mundu Berria izendatzeko. Hala ere, Vespuziok bere bidaiez egindako kontakizunak askotan kontraesankorrak dira.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Notario baten semea zen. 1478an Frantziara joan zen, enbaxadore zuen osabaren idazkari. 1487an, Medici familiaren zerbitzuan zegoela, Sevillara joan zen, eta Mendebaldeko Indietara zihoazen itsasontzien atontzailea zen Giannotto Berardi merkatariarekin lan egin zuen. 1495ean Berardi hil zenean, Kolonen hirugarren bidaiarako ontzien horniduraz arduratu zen, eta lanbide hark lurralde berriak ezagutzeko sortu zion gogoak itsasketara bultzatu zuen.

Lehen bidaian (1499-1500), Alonso Ojeda eta Juan de la Cosarekin batera, Hego Amerikako iparraldeko kostaldea aztertu zuen, Orinoko eta Amazonas ibaietako bokaleak esploratu zituen, eta Santo Agostinho lurmuturrera iritsi zen. Ptolomeoren arabera Asiako ekialde muturra ziren lurraldeetara iritsi zelakoan, Manuel I.a Portugalgo erregeak Moluka uharteetarako igarobideren bat aurkitzeko espedizioa finantza ziezaion lortu zuen.

Hala, bigarren bidaia (1501-1502) Lisboatik abiatuta egin zuen eta, Brasilgo kostaldetik behera, Patagoniako hegoalderaino iritsi zen. Horrela frogatu zen aurkitutako lurrak kontinente berri bati zegozkiola, ezinezkoa baitzen Asiako penintsula hegoaldera hainbeste luzatzea. Horregatik, Ameriko Vespuzioren omenez, Martin Waldseemüller alemaniar geografo eta kartografoak bere Cosmographia introductio obran Amerika deitu zion kontinenteari. Historialari batzuen ustez, beste bi bidaia egin zituen. 1505etik aurrera Fernando Katolikoaren zerbitzuan lan egin zuen, eta Gaztelako herritartasuna hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMAren izen zerrenda
  2. Entziklopedia Katolikoaren arabera 1451, Ufficio delle Trattean oinarrituta, Reale Archivio di Stato de Florencia artxiboan gordea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriko Vespuzio Aldatu lotura Wikidatan