Edukira joan

Amets Aranguren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amets Aranguren
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1998 (27/28 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuasaxofoia
pianoa
ahotsa

Amets Aranguren (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1998) musikaria da. Ibil bedi taldeko kidea, bertan saxofoia eta pianoa jotzen ditu, eta abestu egiten du. Horrez gain, hainbat euskal hedabidetan eta euskalgintzan ere ari da kolaborazioak egiten.

Nafarroako Kontserbatorioan ikasketak egin zituen eta bertan hasi zen Ibil bediko kideekin taldeari forma ematen.[1] 2018an sortu zuten taldea.

Durangoko Azokako podcasta, #baDAbil, aurkezten du. 2023an lehen 5 ataleko lehen denboraldia egin zuten, 2024an bigarren denboraldia grabatu zuten. EITB podkast-entzat Hiru Damatxok egiten duen saioa da.[2]

2025ean, Durangoko 60. Azokan, Podcasten Berbagailua gune berria estreinatu zen, Madalenako ermitan. Amets Arangurenek BaDAbil EITBren bideopodcasten denboraldiko azken saioa grabatu zuen bertan, abenduaren 6an. Nostalgiaren inguruan aritu ziren podcastean.[3]

Kultur ekitaldien 50 kronikatik gora egin ditu ARGIAn. 2020. urtean hasi zen.[4]

Nafarroako Hitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iritzi artikuluak egin izan ditu Nafarroako Hitzan.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Amets Aranguren. (Iruñea, 1998)» Berria 2022-08-21 (kontsulta data: 2024-11-03).
  2. «EITB Podkast baDA!bil EITBko podcasta» www.eitb.eus 2024-11-03 (kontsulta data: 2024-11-03).
  3. «"Nostalgiaren inguruan arituko gara podcastean" - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2025-12-12).
  4. «ARGIA - Amets Aranguren» Argia (kontsulta data: 2024-11-03).
  5. «Iritzia: Kantu bat gara, baina zein?» nafarroa.hitza.eus (kontsulta data: 2024-11-03).
  6. «Amets Aranguren, Iruñeko Euskaraldiaren koordinatzailea -» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2024-11-03).
  7. Mujika, Ander. (2023-10-11). «Amets Aranguren: Zer harreman dugu isiltasunarekin? » Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea» Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea (kontsulta data: 2024-11-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]