Amets Arzallus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Amets Arzallus
Amets Arzallus, 2013ko txapelketa nagusian.jpg
Ahotsa
Bizitza
Izen osoa Amets Arzallus Antia
Jaiotza Donibane Lohizune1983ko azaroaren 9a (34 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Familia
Aita Jexux Arzallus
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria eta kazetaria
Amets Arzallus abesten, atzean Sustrai Colina duela.
Amets Arzallusen bertsoak, bakarka, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Amets Arzallus Antia (Hendaia, Lapurdi, 1983ko azaroaren 9a) bertsolaria, kazetaria eta bertso irakaslea da. 2013ko bertsolarien txapeldun nagusia izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jexux Arzallus bertsolari ezagunaren seme, eta Maddalen Arzallus bertsolariaren neba, Donibane Lohizunen jaio zen, baina txikitatik Hendaian bizi da. Aitaren eta familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustuko, besteak beste). Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Egun Argia aldizkarian eta Euskadi Irratian kolaboratzen du, eta Hendaiako bertso eskolan ere aritzen da.

Bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen plaza Beasainen egin zuen, 1992ko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Han lagun izan zituen Sustrai Colina adiskidea eta Miren Artetxe. Eskolarteko txapelketetan emaitza oparoak izan zituen.

Ordutik aurrera goren-goreneko mailan dabil. 2000ko Nafarroako txapelketan txapeldun izan zen. 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera heldu zen; 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde izan zen, Maialen Lujanbioren ostean; eta 2013koan, berriz, txapeldun izan zen. Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa ere irabazia du, 2008, 2010 eta 2012. urteetan.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amets Arzallus