Ametsa (Coubert)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ametsa
(
Le Sommeil)
Gustave Courbet - Le Sommeil (1866), Paris, Petit Palais.jpg
Jatorria
Sortzailea Gustave Courbet
Sorrera-urtea 1866
Jatorrizko izenburua Le Sommeil
Komisarioa Halil Şerif Paşa Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 200 zentimetro
Altuera 135 zentimetro
Genero artistikoa genero-artea eta biluzia
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Petit Palais
Bilduma Musée des Beaux-Arts de la ville de Paris Itzuli
Inbentarioa PPP3130
Jabea Halil Şerif Paşa Itzuli, Paris eta Jean-Baptiste Faure Itzuli
Argumentu nagusia lesbianismoa
Gertaera nabarmenak 1860(e)ko hamarkada
order
Kanpo loturak

Ametsa (frantsesez: Le Sommeil) 1866. urtean Gustave Courbetk egindako margolan ezagun eta polemikoa da. Beste izenburuez ere ezaguna da: Lotiak, Alferkeria eta luxuria. Gaur egun Pariseko Petit Palais Museoan erakusten da. Lan honen jatorria, L'origine du monde margolanaren kasuan bezala, Jalil-Bey diplomatiko turkiarrak margolariari eginiko enkargua izan zen.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudia oso sentsuala eta erotikoa da, margolari honen estiloan nahiko ohikoa izan zen moduan, bereziki Frantziako Bigarren Inperioaren garaian. Margolanean bi emakume ikusten ditugu, biak biluzik eta elkarrekin lo egiten. Modu batez, Pizkundeko Veneziako Eskolaren estiloan jainkosak margotzen ziren moduak ekartzen digu gogora. Margolana egin zen garaian gaia eskandalagarria zen, emakumeen arteko harreman sexualak tabu baitziren. Dena dela, ez dago garbi lesbianismoaren inguruko lana den edo bi adiskideen arteko harremana. Ezkerreko emakumearen jarrera, izan ere, irakurketa erotikoa gehiago indartzen du.

Margolanean ikusten den ingurua aberatsa da. Ohea belusezko kortinekin inguratuta dago; mesanotxean dauden elementuak zein atzealdean, mahaitxo baten gainean dagoen lorez betetako jarroia, luxua adierazten dute. Zenbait kritikok margolanean sinboloak bilatzen saiatu dira. Esaterako, ezkerreko emakume azpian perla-lepoko puskatu bat ikusten da; horrek egindako pekatuaren adierazpena izango litzateke. Lehen planoan ikusten den kalizak egindakoaren ondorengo damua erakutsiko luke. Dena dela, emakumeen aurpegiek ez dute damu hori erakusten; alderantziz, batzuek amets erotikoetan murgilduta egongo balira aztertu dituzte.

Margolana sinatuta dago (beheko aldearen eskuinean): "G. Courbet.66".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L. Cirlot (zuzendaria), Museo d’Orsay, «Museos del Mundo» bilduma, 8.liburuki, Espasa, 2007, 66-67 or. ISBN 978-84-674-3811-6

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]