Ametzaga (Zuia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Zuiako herri bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ametzaga (argipena)».
Ametzaga
 Euskal Herria
Ametzaga zuia.jpg
Ametzagaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaZuia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Garaiera616 metro
Demografia

Ametzaga Arabako iparraldeko herri bat da, Zuiako Kuadrillakoa. Gainera, Zuiako udalerria eratzen duten herrietariko bat da. Baias ibaiaren eta San Fausto mendiaren artean dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 245 biztanle zituen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru hartan euskarak utzitako arrastoaren erakusgarri, gaztelaniaz ere bigarren silaban du azentu nagusia herriaren izenak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu ekialdean Murgia ondo-ondoan, hegoaldean Gillerna eta Bitoriano, mendebaldean Urkabustaizko udalerria eta iparraldean Gorbeiako natura parkea.

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruetan erkametzak eta haritzak dira nagusi. Herriko biztanleen bizimodu nagusia ziren nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak ia osorik desagertu dira, eta, inguru ederra denez eta bertara iristea erraza denez, bizitegi leku bihurtu da. Horren ondorioz, azken urteetan, etxebizitza ugari eraiki da, eta biztanle kopurua handitu.[1]

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ametzagako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
177 193 219 215 228 239 247 245

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko Araba Bus - 14.png eta Araba Bus - 15.png lineek zerbitzua ematen diote herri honi:

Logo Purple Bus.svg Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
14 Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta) Izarra
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Andres eliza, XVI. mendekoa.
  • San Andres eliza: XVI. mendean eraikitako eliza horri, geroagoko zenbait eraikuntza erantsi zaizkio. Tenpluak burualde oktogonala eta estalkian izar gangak ditu. Hegoaldean dagoen portadak zorrozten hasten den erdi puntuko arkua dauka. Kanpai horma ere, elizaren hego-ekialdeko ertzari erantsita dagoena, XVI. mendekoa da, nahiz eta eliza baino beranduago eraiki zen. Kanpai dorrean erdi puntuko arkua duten bi bao irekitzen dira eta ekialdean bolekin daude dekoratuta. Altzari ondareari dagokionez, zutabe eta oinarri karratuaren gaineko bataiarria dauka, kopa lisokoa.[2] Zaharberrituta dago.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak San Andres egunez izaten dira, azaroaren 30ean.[1]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero Ametzagako ziklo-kross lasterketa korritzen da.

Ametzagar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Ametzaga Zuia»[Betiko hautsitako esteka], Zuiako Udalaren webgunea.
  2. «San Andres eliza»[Betiko hautsitako esteka], Arabako Foru Aldundiaren webgunea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa