Ametzola

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:25, 30 urtarrila 2010

Ametzola

Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Azalera 0,26 km²
Garaiera 35 m
Biztanleria 12.824
Dentsitatea 49.323 bizt / km²
Posta kodea 48012

Ametzola Bilboko auzoa da. Bilboko zazpigarren distrituan kokatuta dago, Errekaldeko barrutian alegia.

Ezaugarriak

Ametzola

Auzoak hiriko gune ezagun asko biltzen ditu, Etxetxukoa esaterako. Bertan dago Bilboko udal kirol pabilioia, iurbentia Bilbao Basket saskibaloi taldeak eta Exbasa Bilbo areto futbol taldeak jolasteko erabiltzen dutena.

Auzoak 12.824 biztanle dauzka eta 26,45 hektareako azalera. Guztira 485 biztanle bizi dira hektareako. Hau Bilboko bigarren dentsitaterik altuena da. Izan ere, Etxetxuko dorreak auzo hontan daude.

Hemeretzigarren mendean zehar eraikitako trenbideek oztopo nabarmena suposatu dute auzoaren bilakaeran. Ametzolako auzoaren erdi-erdian Fevek merkantziak garraiatzeko trenbide sare bat zeukan. Trenbide hauek pixkanaka lurperatuz joan da, Bilbao Ria 2000 erakunde publikoak babesturiko proiektu urbanistiko baten bitartez.

Garraio publikoa

Errekalde eta Bilboko zabalgunearen artean egonik, auzoa hiriaren erdigunearekin elkartzen dituzten hainbat autobus, eta tren linea daude.

Autobusa

Línea Ibilbidea Maiztasuna (min)
' Arabella - Betolaza 15´
' Miribilla - Basurtuko Ospitalea 60´ Astelehenetik Ostiralera
' Larraskitu - Gazteleku 12´
' Artatzu/Xalbador - Moiua Plaza 20´
' Peñascal - Larreagaburu 12´
A8 Ametzola - San Justo 60´

Trena

Tranbia

Hurrengo urteetan, gaur egun Basurtun amaitzen den tranbia Errekaldeberriraino luzatuko da. Horretarako, Basurtuko Ospitalearen ondotik hasi eta Autonomia kalea zeharkatu ondoren, tranbiaren luzapenak Gordoniz kalean gora egingo du Errekaldeberriko auzoraino heltzeko.

Kale garrantzitsuenak

  • Etxetxu plaza
  • Trenbidearen etorbidea
  • Gordoniz kalea