Amezketarren kalea

Koordenatuak: 43°18′N 1°59′W / 43.3°N 1.98°W / 43.3; -1.98
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amezketarren kalea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′N 1°59′W / 43.3°N 1.98°W / 43.3; -1.98
Map

Amezketarren kalea, Donostiako Amara Berri auzoan dagoen kalea da, Errondo pasealekua eta Karlos I.aren hiribidearen artean dagoena.

Amezketarren Etxearen oroimenez, Amarako Zabaguneko 12. zenbakian zegoen plazari eman zioten izen hori. Izan ere, etxe horretakoak izan baitziren ospe handiko hainbat gipuzkoar, besteak beste: Juan Amezketa, Nafarroako Kontseiluko burua, Valladolideko Kantzelaritzako epailea eta, aurrerago, Gaztelako Errege Kontseilu eta Ganbarakoa 1582. eta 1583. urteetan; Pedro Amezketa, besteak beste Valladolideko Kaparesemeen Alkate titulua izan zuena; eta Antonio Amezketa, Valladolideko Kantzelaritzako epailea eta Bizkaiko Epaile Nagusia.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Donostiako kale izendegia. (Noiz kontsultatua: 2016-10-26) 1979ra arte Donostiako Udalbatzak kaleen gaztelaniazko izenak bakarrik onesten zituen eta euskarazko izenik ez. 2014-10-30ean Udalbatzak kale honen euskarazko izena onetsi zuen..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Amezketarren kalea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]