Edukira joan

Amilasa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amilasa almidoia eta gisako konposatuak hidrolizatzeko gauza den entzima da. Entzima hau hidrolasa entzima bezala sailkatzen da, ur molekulekin loturak apurtzen dituelako. Hiru eratako amilasak bereizten dira, almidoiari eragiteko moduaren arabera: alfa-amilasa, beta-amilasa eta gamma-amilasa. Lehenak maltosa, maltotriosa, dextrina sortzen du almidoitik. Bigarrenak, berriz, maltosa sortzen du. Hirugarrenak, glukosa sortzen du, katearen mututrretan jarduten duelako.

Amilasa digestio-aparatuan sortzen da, hain zuzen ere pankreantik eta listu guruinetatik isurtzen da. Pankreako urinetan eta listuan kokatzen da amilasa, horrela alimdoia ahoan degradatzen hasten da eta urdailean edo hesteetan degradatzez amaituko da.

Amilasak haren funtzioa betetzeko kofaktore baten beharra dauka: kloro ioia eta kaltzio ioia.

Alfa-amilasa molekula baten irudia

Gizakietan, animalietan eta mikroorganismoetan aurkitzen da. Almidoiaren α-1,4 lotura glukosidikoak apurtzen ditu almidoiaren kate nagusi barruan. Alfa-amilasak kate nagusiko edozein puntutan jarduten du, horregatik amilasa mota eraginkorrena da. Jarduera horren ondorioz, maltosa, maltotriosa eta dextrina txikiagoak sortzen dira almidoiatik. Haren pH optimoa 6,7 eta 7,2 artean dago.

Beta-amilasa molekula baten irudia

Beta-amilasa batez ere landareetan, onddoetan eta bakterio batzuetan aurkitzen da. Almidoiaren mutur ez erreduktorean jarduten du, bigarren α-1,4 loturaren hidrolisia katalizatuz eta maltosa (bi glukosa unitate) unitateak banan-bana askatzen joaten da.

Gizakiaren hesteetan eta onddo batzuetan aurkitzen da. Katearen mutur ez erreduktorearen α-1,4 loturak apurtzeaz gain α-1,6 lotura glukosidikoak ere apurtu dezake, adarkatuak daudenak. Gamma-amilasak glukosa unitateak askatzen joaten da. Bertze amilasak ez bezala, gamma-amilasa eraginkorragoa da eremu azidoetan, haren pH optimoa 3 delako.

Amilasaren bigarren mailako egituraren irudia

Amilasa proteina globular bat da, zeinak kate polipeptidiko bakar bat dauka lehen mailako egitura gisa. Kate horrek 496 aminoazido dauzka sekuentzia espezifiko batean, baina kopurua aldakorra izain daiteke. Kate polipeptidikoaren bigarren mailako egitura alfa-helize eta beta-orrien konbinazioan datza. Bi egitura hauen tartean, alfa-helizeek beta-orriak baina kopuru handiagoan aurkitzen dira.

Beta-orri eta alfa-helizeak tolesten diren formaren arabera domeinuak sortzen dira amilasan. Domeinu hauek entzimaren hirugarren mailako egituraren parte dira. Domeinu hauek modu independiente batean tolesten dira molekulan, eta bakoitzan funtzio zehatz bat betetzen du. Lehenik, A domeinua dago, 8 alfa-helize eta 8 beta-orriz osatuta, bertan gune aktiboa dago eta almidoia kokatzen da. Bigarrenik, B domeinua A domeinuari itsatsita dago, eta bertan kofaktorea lotzen da. Hirugarrenik, C domeinua beta-oriz osatuta dago eta entzimaren egonkortasunean laguntzen du.[1]

Amilasa molekula hidrofilikoa da, aminoazido polarrak kanpoaldearekin kontaktua daude, horrela listuak eta pankreako zukuan amilasa disolbatzen da.

Gamma-amilasaz gain, normalean amilasak pH neutroan lortuko du haren jarduera optimoa. Listuko amilasak eremu apur bat azidoagoan eta pankreako amilasak eremu apur bat basikoan.

Amilasaren erabilera nagusia almidoaren degradazioa da. Almidoia listuko edo pankreasetako amilasaren gune aktiboan kokatuko da, substratu-enzima konplexua eratuz. Amilasaren gune aktiboko aminoazido batzuek glukosen arteko oxigeno atomoa ahultzen dute eta amilasak lotura bakoitzeko ur molekula bat gehitzen du, horrela molekulen arteko lotura apurtuko da eta uraren H2O atomoak glukosa edo maltosa molekulek jasoko dute.

Amilasak erreakzio honekin almidoiatik glukosa molekula bat erauztea lortuko du, beraz, almidoi laburtua amilasa enziman berriro kokatu beharko da glukosa molekula aske gehiago almidoiatik separatzeko.

Teknika honetatik abiatuta, elikagaien industrian erabili ohi da almidoiaren degradazioa. Azukre konplexuak maltosa edo glukosara degradatu ondoren hauek legamiarekin hartzituko dira ogia eta garagardoa sortuz. Modu horretan zapore hobeagoa lortzeaz gain, elikagai hauen produkzioa asko optimizatuko litzateke.[2]

Amilasa baita adierazle gisa erabili daiteke ere. Odoleko edo gernuko lagin baten amilasa mailak aztertzerakoan ohi baino altuagoak baldin badira gaixotasun batzuen sintomak izan daitezke. Mailak handiagoak izan daitezke entzima sortzen duten zelulei pankrean egiten zaien kalteagatik, pankreatitisa eraginez, edo paperengatik (listu-guruinen hantura)[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Alfa amilasa: qué es, características, estructura, funciones» Lifeder 2023-12-07 (kontsulta data: 2026-03-15).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la Enzima Amilasa y Cuál es su Función? - Biocon» Biocon Enzymes (kontsulta data: 2026-03-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Prueba de amilasa: Prueba de laboratorio de MedlinePlus» medlineplus.gov (kontsulta data: 2026-03-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]