Amildegiaren mendia
| Amildegiaren mendia | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 395 m |
| Mota | muinoa |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 32°40′59″N 35°18′04″E / 32.6831°N 35.3011°E |
| Honen parte da | Galilea Beherea |
| Mendikatea | Nazareth mountains (en) |
| Estatu burujabe | |
| Israelen banaketa administratiboa | Iparraldeko barrutia |
| Subdistrict of Israel | Jezreel Subdistrict |
| Hiria | Nazaret |
Amildegiaren mendia (hebreeraz: הר הקפיצה, Har HaKfitsa; arabieraz: جبل القفزة, Jebel al-Qafzeh, euskaraz: «jauziaren mendia») edo Kedumim mendia egungo Nazaretetik bi kilometroatara hego-mendebalderantz dagoen mendia da.
Batzuen ustez, Lukasen Ebanjelioan (Lk 4:29-30) deskribatutako Jesusen arbuioaren kokalekua da. Bibliak kontatzen duenez, nazaretarrek ez zuten Jesus onartu, Mesias handik behera jaurti saiatu ziren bitartean, baina "haien artetik igaro eta bere bidetik joan zen".[1]
Qafzeh haitzuloan egindako indusketa arkeologikoek, mendian, duela 100.000 urteko giza hondakinak aurkitu zituzten. Giza hezurdurak okre gorriarekin batera agertu ziren, hezurren ondoan bakarrik aurkitzen zena, ehorzketak sinbolikoak zirela iradokiz. Aurkikuntza honen aurretik, zientzialariek giza arrazonamendu sinbolikoak askoz geroago- duela 50.000 urte inguru- eboluzionatu zuela uste zuten.[2]
XX. mendean, mendia harrobi gisa erabili zuten, orain abandonatuta. Afula eta Jezreelgo harana zuzenean Nazareterekin lotzen dituen 60. autobidea mendian zulatutako tunel batetik igarotzen da, harrobi zaharraren tokian.[3]
2009ko maiatzaren 14an, Benedikto XVI.a aita santuak meza eman zuen mendi honetan, Lurralde Santura egindako bisitan. Errituan 40.000 lagunek parte hartu zuten.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «The Mount of Precipice» Nazareth Cultural & Tourism Association.
- ↑ (Ingelesez) Whitehouse, David. (2003-12-11). «Cave colours reveal mental leap» BBC News.
- ↑ (Hebreeraz) Ashkenazi, Eli. (2008-11-18). «"כביש מנהרות" חדש יחבר בין עפולה לנצרת ונצרת-עלית» Haaretz.
- ↑ (Ingelesez) Thavis, John. (2009-05-14). «Pope nears end of Holy Land trip with visit to Nazareth» Catholic News Service.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Israelgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
