Amiloide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heste meharraren ehunaren mikroargazkia, egitura amiloideak (arrosaz) erakusten dituena

Amiloideak edo proteina amiloideak zuntzezko proteina bereziak dira, disolbaezinak, patologia batzuk eragiten dituztenak ehunetan edo organoetan pilatzen direnean.

Amiloideek sortzen dituzten patologia horiek amiloidosi izenarekin biltzen dira. Amiloidosi batzuk endekapenezko gaitz batzuekin lotu dira, Alzheimer bezalako neuronen endekapenezko gaixotasunekin, esaterako [1].

Amiloide izena oker batetik dator: hasiera batean zientzialariek uste zuten ehunetan pilatzen zen material patologiko hori almidoia zela; geroago konturatu ziren material horrek egitura proteikoa zuela [2]

Amiloideen berezitasunik nabarmena da erresistenteak direla proteolisiarekiko. Hots, entzima proteolitikoek ez dituztela degradatzen. Pisu molekular txikiko proteinak dira amiloideak, egitura tridimensional berezia hartzen dutenak, tolestura bitxiekin (beta lamina antiparaleloa). Egitura tridimensional berezi horrek amiloideen ezaugarri fisiko-kimikoak baldintzatzen dituzte hein handi batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pulawski, W; Ghoshdastider, U; Andrisano, V; Filipek, S (2012). "Ubiquitous amyloids". Applied Biochemistry and Biotechnology. 166 (7): 1626–43 Ubiquitus amyloids
  2. Kyle R.A. (2001). "Amyloidosis: a convoluted story". Brit. J. Haem. 114 (3): 529–538. Amyloidosis: a convoluted story