Amina Alaoui
Amina Alaoui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fez, 1964 (60/61 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Granadako Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | arabiera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | ECM Records (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Amina Alaoui (Fez, Maroko, 1964) filologoa eta andalustar musika klasikoko amazig interpretea da. Arabieraz, persiera klasikoz, haketiaz, gaztelaniaz eta portugesez abesten du. Oujda eskualdeko kantak eta musika andaluziarra abesten ditu.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alaoui 1964an jaio zen Maroko iparraldean dagoen Fez hirian, familia aristokratiko batean.[1] Sei urterekin musika klasiko andalustarra ikasten hasi zen bere familia ingurunean. Pianoa jotzen ikasi zuen eta Europako musika klasikoan Mohamed Abou Drar zuzendaria izan zuen irakasle. Aminak Rabateko kontserbatorioa ere ikasi zuen 1979tik 1981era Ahmed Aydoun eta Mohammed Ouassinirekin eta dantza modernoa ikasi zuen Marie-Odile Loakirarekin eta dantza klasikoa Vera Likatchova-rekin.[2]
Amina Alaouik Rabateko Lycée Descartes eskolan ikasi zuen. Gero espainiar eta arabiar filologia ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean eta Granadako Unibertsitatean.
Arabiar-andaluziar musika klasikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amina Alaouik, Granadan ikasten ari zela, Ekialde Hurbileko musika-tradizioei buruzko ikerketa-lana egin zuen, eta musika arabiar-andaluziarrean eta, zehazkiago, gharnati musikan espezializatu zen.[3] 1986an Parisera joan zen eta gharnati musika ikasten jarraitu zuen Rachid Guerbas eta Ahmed Pirorekin. Henri Agnelekin Erdi Aroko kantuan eta Djalal Akhbarirekin Persiako musika tradizionalean ere hasi zen. Ondoren, musika profesionalean jardutea erabaki zuen.
2011n Arco Iris (ECM) diskoa argitaratu zuen, Portugalgo (fado), Espainiako (flamenco), Persiako eta Arabia-Andaluziar (gharnati) musika tradizioen arteko nahasketa.[4]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gharnati:Musique arabo-andalouse du Maroc (1995)
- Alcántara (1998)
- Gharnati: En Concert (2009)
- Siwan (ECM, 2009) with Jon Balke
- Arco Iris (2011, ECM)
Lankidetzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lluís Llach: Un Pont de Mar Blava (1993) [5]
- Rachid Taha: Diwan (1998)
- Music From The Heart of the World: Sounds True Anthology (2000)
- Women's Sacred Chants (2003)
- Rachid Taha: Diwan Live in Concert (2005)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Artist Profiles: Amina Alaoui. World Music Central.org 2018.
- ↑ Biography Amina Alaoui. Saphrane.org.
- ↑ Santonja, Pedro. (1991). «Arnau de Vilanova (Arnaud de Villeneuve) et la pensée islamique» Annales du Midi : revue archéologique, historique et philologique de la France méridionale 103 (196): 421–439. doi: . ISSN 0003-4398..
- ↑ Pareles, Jon. New CDs From Shabazz Palaces, Foster the People and WU LYF. ..
- ↑ El 33 recorda el concert "Un pont de mar blava" de Lluís Llach. CCMA (Corporació Catalana de Mitjans audiovisuals) 2018.