Amina Lemrini
| Amina Lemrini | |||
|---|---|---|---|
2012 - 2018ko abenduaren 3a - Latifa Akherbach → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Nador, 1952ko irailaren 14a (73 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | amazigera | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | arabiera amazigera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, politikaria eta sindikalista | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | Party of Progress and Socialism (en) | ||
Amina Lemrini El Ouahabi (Nador, 1952ko irailaren 14a) Marokoko politikaria da, giza eskubideen eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea. 2012tik 2018ra Marokoko Ikus-entzunezko Komunikazioko Kontseilu Goreneko (Haute Autorité de la communication) presidentea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amina Lemrinek 1970ean amaitu zuen batxilergoa, eta 1975ean geografian lizentziatu zen. Gero, École normale supérieure (ENS - Goi Eskola Normala) eskolan eman zuen urtebete, maistra izatera iritsiz. Irakasle modura Casablancan lan egin zuen eta hamar urtez Souk Sebt Oulad Enneman, Beni Melal eskualdean. Ondoren Salen. Handik denbora batera, Bigarren Hezkuntzako Ikuskatzaileentzako Trebakuntza Zentroan sartzeko azterketarako prestatzen da, eta bere gelako notarik onenarekin ateratzen da. Hezkuntza nazionaleko ikuskari nagusi gisa lan egin zuen Mohammedian urtebetez, gero Skhirat-Temaran 1988tik 1990era, eta azkenik Salén, 1990etik 2012ra.[1]
Lamrinik hezkuntza zientzietan doktoretza (doctorat d'État) lortu zuen 2007an. Doktore-tesian defendatu zuen gaia honokoa izan zen: "Autoestimua eta besteekiko errespetua, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzarako eredu didaktiko baten proposamena".[2]
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amina Lamrinik bigarren hezkuntzako ikaslea zenean eman zuen izena Askapenaren eta Sozialismoaren Alderdian. Graduondoko ikasketetan, Marokoko Ikasleen Batasun Nazionalarekin bat egin zuen. "Jeunesse Ouvrière Marocaine" (JOM - Marokoko langile gazteak) erakundeko Rabat batzordeko kide ere izan zen, Marokoko Lanaren Batasunean afiliatua. PPSko Batzorde Zentraleko kide bihurtu zen bere bigarren kongresuan eta, ondoren, Buro Politikoko kide izan zen kargu horretako lehen emakumea.[3] Aldi berean pixkanaka joan zen giza eskubideez eta emakumeen eskubideez jabetzen.
Bizitza profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko maiatzean, Mohammed VI erregeak Ikus-entzunezko Komunikazioko Kontseilu Goreneko presidente izendatu zuen, Rabateko Errege Jauregian.[4] Ahmed Ghazaliren oinordekoa izan zen lanpostu honetan, berau bat-batean kaleratu ondoren.[5] "Choix emblématique" (aukera ikoniko bat) eta giza eskubideekin eta demokraziarekin konprometitutako ezkertiar gisa hartu izan da.
Bere lehendakaritzapean eratu zen Ikus-entzunezko Komunikazioko Goi Kontseilua, pluraltasuna eta adierazpen askatasuna indartzeko helburuarekin.[6]
Presidente rola betez, komunikabideen hezkuntza-funtzioa nabarmendu du, demokraziaren eta herritarren eskubideen bermatzaile gisa. Estereotipo sexisten aurka borrokatu du, baita gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko ere..[1][7][8][9]
Halaber Erregeak Justizia Erreformarako Batzordea osatzeko ere izendatu zuen (2012-2013)[10]
Komunikabide eta Generorako Aliantza Globala (GAMAG) eta Komunikazioa Arautzen duten Agintarien Afrikako Sarea (ACRAN) integratzen ditu.[11]
Hezkuntza eta Prestakuntza Batzorde Berezian (COSEF 1999) eta Hezkuntza Kontseilu Gorenean (CSE 2005-2009) lan egin ondoren, Lemrinik laguntza handia eman zuen gizarte-diziplinen ikasketa-planak aldatzeko eta testuliburuak garatzeko, betiere hiritarrentzako hezkuntzari buruzko ikuspegiarekin. Aldi berean, ziurtatu egin zituen bigarren hezkuntzako praktiketan maisu-maistren eta ikuskarien prestakuntzarekin lotutako misioak, eta baita ere gizarte-zientzien irakaskuntzan maisu-maistren esparruan ikasleen laguntzarekin lotutakoak.[10]
Giza eskubideen eta emakumeen eskubideen aldeko aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985ean, Marokoko Emakumeen Elkarte Demokratikoaren (Association Démocratique des Femmes Marocaines) sortzaileetako bat izan zen. Elkarte horretako lehen presidentea izan zen, eta finantza-autonomia bermatzen ahalegindu zen.[2][12]
1997an Landa Nesken Hezkuntzarako Laguntza Batzordea (CSSF) sortu zuen.[13]
Emakumeen eskubideen aldeko elkarte-bizitzan izan duen lidergo aktiboari esker Emakumearen Hezkuntzarako Elkartearen Sarearen Nazioarteko Aholkularitza Batzordeko kide izatera iritsi da. "Emakumeen Eskubideen, Garapenaren eta Bakearen aldeko Ikaskuntza eta Elkartearen" Sareko kidea ere izan da, eta, baita, "Generoa eta komunikabideak" lan-taldeko presidenteordea izatera Mediterraneoko Sarearen esparruan.[11]
Giza Eskubideen alorrean ere oso aktiboa izan zen, 1988an "Giza Eskubideen Erakunde Marokoarraren" (OMDH) Kontseilu Nazionaleko kide sortzailea izan zen, baita "Giza Eskubideen Aholku Batzordeko" (CCDH, 2002 eta 2010 artean), Driss Benzekri Fundazioko kide eta Hezkuntza Kontseilu Goreneko kide ohia ere.[14]
Marokoko emakume liderren artean kontsideratua dago.[15]
Giza Eskubideen alorrean ere oso aktiboa izan zen, 1988an "Giza Eskubideen Marokoko Erakundea"ren (OMDH) Kontseilu Nazionaleko kide sortzailea izan zen, baita "Giza Eskubideen Aholku Batzordeko" (CCDH, 2002 eta 2010 artean), Driss Benzekri Fundazioko kide eta Hezkuntza Kontseilu Goreneko kide ohia ere.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurren hezkuntza eta eskubideei buruzko gida pedagogikoa argitaratu zuen, eta emakumearen emantzipazioarekin lotutako hainbat artikulu eta argitalpen idatzi ditu, besteak beste, "La image de la femme dans le discours scolaire" eta "Femmes et développement humain: cas du Maroc".[13][16]
Gaztelaniaz idatzitako Liderazgo para la toma de decisiones: manual de entrenamiento en liderazgo para mujeres liburuan parte hartu du. 2005ean argitaratu zuen Eskubideen Ikaskuntzaren, Garapenaren eta Bakearen aldeko Emakumeen Elkarteak (Women 's Learning Partnership - WLP).[17]
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amina Lamrini ezkonduta dago, bi seme-alaben ama eta amona da.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Carretero, Ana. (15 de junio de 2013). «"Es difícil que una sociedad democrática sobreviva sin un medio de comunicación público"» Eldiario.es.
- ↑ a b c https://web.archive.org/web/20171201035522/http://cndh.ma/sites/default/files/histoire_du_mf2014-final.pdf
- ↑ (Ingelesez) Sandberg, Eve; Aqertit, Kenza. (2014-09-26). Moroccan Women, Activists, and Gender Politics: An Institutional Analysis. Lexington Books ISBN 978-0-7391-8210-9. (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ «S.M. le Roi nomme Amina Lamrini El Ouahabi présidente du Conseil supérieur de la communication audiovisuelle et Jamal Eddine Naji DG de la communication audiovisuelle» Le Matin 10 de mayo de 2012.
- ↑ Rerhaye, Narjis. (12 de mayo de 2012). «Amina Lamrini et Jamal Eddine Naji, nouveaux responsables de la HACA : Les leçons d’un limogeage» Libération Maroc.
- ↑ «Amina Lamrini El Ouahabi Présidente du Conseil supérieur de la communication audiovisuelle et Jamal Eddine Naji DG de la communication audiovisuelle» Atlas Media 10 de mayo de 2012.
- ↑ «Las Mujeres y la Primavera Árabe» Plataforma de mujeres artistas 4 de mayo de 2011.
- ↑ «Amina Lemrini, ancienne présidente de l'ADFM, membre du CCDH : «La levée de la tutelle est un affranchissement de la Marocaine»» Le Matin 14 de octubre de 2003.
- ↑ Lemrini Elouahabi, Amina. (2005). [https://www.iemed.org/anuari/2005/earticles/elemrinielouahabi.pdf «Repercusiones de la reforma del Código de la Familia en Marruecos»] Med 2005 (Instituto Europeo del Mediterráneo; Fundación CIDOB).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b «Amina Lemrini» UNESCO.
- ↑ a b «Dr. Amina Lemrini Elouahabi» International Telecommunication Union.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sibai, Sirin Adlbi. (2018-06-07). La cárcel del feminismo: Hacia un pensamiento islámico decolonial. Ediciones AKAL ISBN 978-607-97816-1-3. (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ a b «Amina Lemrini Elouahabi, la militante pour les droits des femmes» http://www.e-taqafa.ma/ (Fondation Hassan II Pour les Marocains Résidant à l'Etranger) 17 de marzo de 2015.
- ↑ «Mrs Amina Lemrini El Ouahabi» Kingdom of Morocco. National Human Rights Council.
- ↑ Lamrabet, Asma. «Moroccan Magazine Challenge publishes a List of 60 Women Leaders of Morocco» Asma Lamrabet.
- ↑ «Lemrini el-Ouahabi, Amina (1952-....)» WorldCat Identities.
- ↑ https://learningpartnership.org/sites/default/files/resources/pdfs/WLP%20Spanish%20Leadership%20Manual.pdf