Amiodarona
Amiodarona konposatu organiko aromatikoa da, C25H29I2NO3 formula duena bentzofurano ordezkatua eta konposatu organoiodatua da. Solidoa da[1].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amiodarona sintetizatzeko hainbat bide daude, denak zenbait urratsetakoak. Adibidez, bentzofenotatik abiatuta 6 urratseko bide bat usa daiteke[2]:
1- Bentzofuranoa anhidrido azetikoaren bidez azilatzen da azido fosforikoaren presentzian 2-butiroilbentzofuranoa emateko.
2- 2-butiroilbentzofuranoaren karboniloa Wolff-Kizhner-en erreakzioaren bidez hidrazina hidratoa baliatuz erreduzitu egiten da 2-butilbentzofuranoa emateko.
3- 2-butilbentzofuranoa azido 4-metoxibentzoikoaren kloruroaz azilatzen da 2-butil-3-(4-metoxibentzoil)bentzofuranoa emateko.
4- Atzen hau piridina hidrokloruroa baliatuz desmetilatzen da 2-butil-3-(4-hidroxibentzoil)bentzofuranoa emateko.
5- 2-butil-3-(4-hidroxibentzoil)bentzofuranoa iodoz tratatzen da potasio ioduroaren presentzian 2-butil-3-bentzofuranil-4-(2-hidroxi-3,5-diiodophenyl) zetona emateko.
6- Bukatzeko atzen hau 2-etilaminoetil kloruroarekin tratatuz amiodarona lortzen da.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amiodarona arritmia larriak tratatzeko usatzen da. Ahoz edo injektatuta hartzen da[3]. Espainian botika generiko gisa saltzen da[4]. Frantzian Cordarone markarekin eta botika generiko gisa merkaturatzen da[5].
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguneko 400 mg-ko edo gehiagoko ahozko dosietan, amiodaronak albo-ondorio larriak eta askotarikoak izan ditzake, besteak beste, toxikoa izan daiteke tiroide guruinarentzat, gibelarentzat, birikentzat eta erretinarentzat. Hortaz zaintza klinikoa eta laborategiko proba erregularrak eskatzen ditu. Amiodaronaren aurkako erreakzio alergikoak sor daitezke[3]. Amiodarona kronikoki hartzen duten pertsona gehienek albo-ondorio bat izango dute gutxienez. Alabaina, gaixo batzuengan, amiodarona egunero 100 mg-ko ahozko dosietan erabiltzea eraginkorra izan daiteke arritmia kontrolatzeko, albo-ondoriorik gabe edo minimoekin[6].
Halaber ez da gomendatzen amiodarona haurdunaldian hartzea[4].
Erreferntziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Amiodarone» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-10-13).
- ↑ Txantiloi:Zh-EN «Amiodarone synthesis - chemicalbook» www.chemicalbook.com (kontsulta data: 2025-10-13).
- ↑ a b (Ingelesez) «Amiodarone Monograph for Professionals» Drugs.com (kontsulta data: 2025-10-13).
- ↑ a b «★ Amiodarona 🥇» www.vademecum.es (kontsulta data: 2025-10-13).
- ↑ amiodarone. .
- ↑ Chokesuwattanaskul, Ronpichai; Shah, Nupur; Chokesuwattanaskul, Susama; Liu, Zhigang; Thakur, Ranjan. (2020-04). «Low-dose Amiodarone Is Safe: A Systematic Review and Meta-analysis» The Journal of Innovations in Cardiac Rhythm Management 11 (4): 4054–4061. doi:. ISSN 2156-3977. PMID 32368381. PMC 7192149. (kontsulta data: 2025-10-13).