Amiral zuri
Itxura
Amiral zuri | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Limenitidini (en) ![]() |
Generoa | Limenitis |
Espeziea | Limenitis camilla Linnaeus, 1764 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Lonicera periclymenum, Lonicera maackii, Lonicera xylosteum, Lonicera tatarica eta Lonicera gibbiflora |
Amiral zuria (Limenitis camilla) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Eurasia iparraldean bizi da, Iberiar erdiuhartetik hasi eta Japoniaraino.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta handia da, 60-65 mm-ko hego zabalera du. Kolore arre iluneko hegoak ditu, eta lerro zuri zabal batek zeharkatzen ditu. Hegoen azpialdeak argiagoak dira, kolore arre-laranja eta zuria tartekatzen baitira[1].
Beldarra orlegia da, eta arantza laranja iletsuak ditu. Alboetan lerro zuri bana nabaritzen zaio.
Bizi-zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran emeak arrautzak jartzen ditu hostoetan. Handik beldar berdeak jaiotzen dira. Beldarrak neguan hibernatu egiten du eta udaberrian esnatzen da. Uda hasterakoan pupa sortzen du eta bi astetara helduak jaiotzen dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tximeleta goitik begiratuta.
-
Tximeleta behetik begiratuta.
-
Beldarra.
-
Pupa (krisalida).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Limenitis camilla on euroButterflies by Matt Rowlings» www.eurobutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).