Amitriptilina
Amitriptilina konposatu organiko da, C20H23N formula duena, hiru eraztunez osatutakoa aminen familiakoa. Solido kristalinoa da. Uretan disolbagarria da[1].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amitriptilina sintetizatzeko hainbat molde dago. Horietan usuena dibentzosuberenotik abiatzen da zein Grignarden erreaktibo batekin [3-(dimetikamino)propilmagnesio kloruroa] tratatuz. Tarteko produktuaren hidroxilo taldea eliminatzeko azido klorhidrikokin berotzen da[2].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amitriptilina bere ezaugarriak medio botika gisa usatzen da depresio-nahasmendu larria tratatzeko, eta baita minaren sindrome ugari ere, hala nola min neuropatikoa, fibromialgia, migraina eta tentsio-zefaleak. Pilula gisa hartzen da. Albo-ondorioen maiztasuna eta garrantzia dela eta, amitriptilina, oro har, bigarren lerroko terapiatzat hartzen da aipatu osasun-arazo horietarako[3]. Enuresia tratatzeko ere erabiltzen da[4]
Espainian Deprelio markarekin saltzen da[3]. Frantzian Amitriptyline Substipharm, Elavil eta Laroxil markekin merkaturatzen da[5].
Amitriptilina Munduko Osasun Erakundearen Sendagai Ezinbestekoen Zerrendan dago[6].
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amitriptilinaren albo-ondorio ohikoenak aho lehorra, logura, zorabioak, idorreria eta pisua hartzea dira. Glaukoma, gibeleko toxikotasuna eta bihotz-erritmo anormalak ez albo-ondirio ohikoak dira, bai larriakordea. Amitriptilinak odolean izan dezakeen kontzentrazioa nabarmen aldatzen da pertsona batetik bestera, eta amitriptilinak beste botika askorekin elkarreragiten du, bere albo-ondorioak larriagotuz[3].
Bestetik, beste sendagai askoren kasuan bezala amiltriptilina gernuarekin batera ur-tratamenduen sarera isurtzen da eta hortik ekosisitemara. Zer eragin duen ekosisiteman aztertzen ari da[7].
Erreferenrziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Amitriptyline» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-02-15).
- ↑ McClure, Elliot W.; Daniels, R. Nathan. (2021-02-03). «Classics in Chemical Neuroscience: Amitriptyline» ACS Chemical Neuroscience 12 (3): 354–362. doi: . (kontsulta data: 2025-02-15).
- ↑ a b c «★ Amitriptilina 🥇» www.vademecum.es (kontsulta data: 2025-02-15).
- ↑ Agirre, Jabier. (1992). Gaueko enuresia. Elhuyar.
- ↑ (Frantsesez) «Amitriptyline : substance active à effet thérapeutique - VIDAL» VIDAL (kontsulta data: 2025-02-15).
- ↑ (Ingelesez) Organization, World Health. (2023). The selection and use of essential medicines 2023: web annex A: World Health Organization model list of essential medicines: 23rd list (2023). (kontsulta data: 2025-02-15).
- ↑ Botiken eta eguzki-iragazkien arrastoak, arrainetan. Elhuyar.