Amonio kloruro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amonio kloruro
Ammonium chloride.svg
Chlorid amonný.JPG
Formula kimikoa ClH4N
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta nitrogeno, hidrogeno eta kloro
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,53 g/L (20 °C)
Disolbagarritasuna 37 g/100 g (ura, 20 °C)
Fusio-puntua 337,6 °C
Irakite-puntua 520 °C
Sublimazio-tenperatura 350 °C
Formazio entalpia estandarra −314,2 kJ/mol
Lurrun-presioa 1 mmHg (161 °C)
Masa molekularra 53,003227 u
Erabilera
Elkarrekintza Transient receptor potential cation channel, subfamily A, member 1 (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
2
0
Gutxieneko dosi hilgarria
Batezbesteko dosi hilgarria
Denboran ponderatutako esposizio muga 10 mg/m³ (10 h, Australia, Belgika, Frantzia, Islandia, Hego Korea, Mexiko, Zeelanda Berria, Polonia, Herbehereak, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak)
3 mg/m³ (, Suitza)
Denbora laburreko esposizio muga 20 mg/m³ (Australia, Belgika, Hego Korea, Mexiko, Zeelanda Berria, Polonia, Erresuma Batua)
10 mg/m³ (Errusia)
Eragin dezake ammonium chloride exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey NLXLAEXVIDQMFP-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 12125-02-9
ChemSpider 23807
PubChem 25517
Gmelin 31206
ChEBI 10120
ChEMBL CHEMBL1200939
RTECS zenbakia BP4550000
ZVG 1460
DSSTox zenbakia BP4550000
EC zenbakia 235-186-4
ECHA 100.031.976
CosIng 31857
MeSH D000643
RxNorm 712
UNII 01Q9PC255D
NDF-RT N0000146891
KEGG D01139 eta C12538

Amonio kloruora konposatu ez-organikoa da NH4Cl formula duena. Uretan oso disolbagarria den solido zuri kristalinoa da. Naturan salammoniac minerala osatzen du. Eskualde bolkanikoetan agertzen da fumarolen inguruko harri bolkanikoetan agertzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amonio kloruroaren lehen aipamena Txinakoa da K.a. 554. urtekoa. Erromatarren garaian ere ezaguna zen. Pliniok sal Hamoniaco izeneko gatza aipatzen du esanez zapore txarra duela baina medikuntzan oso erabilgarria dela[1].

Denbora luzean zehar salamoniac delakoa Erdialdeko Asiako Tarim arroko gatz-depositoetatik lortu zen batez ere[2]. Geroago, Europan erabiltzen hasi zena nagusiki Veneziako merkatariek ekartzen zuten, Egiptoko basamortuetatik ekartzen zen gernutik eta simaurretik erauzita. Antzeko maneran hasi zen lortzen Europan bertan errenazimendutik aurrera[2].

XVIII. mendearen bukaeran indutrialki produzitzen hasi zen. Bi modutan egiten zen: hondakin organikoetan sortutako amoniakoa azido klorhidrikoarekin erreakzionatu edo ikatzaren distilazioan sortutako amonio karbonatoa azido berarekin tratatuz.

Egungo produkzio industrialak sodio karbonatoa produzitzeko Solvay prozesua baliatzen du. Izan ere produktuetako bat da[3].

CO2 + 2 NH3 + 2 NaCl + H2O → 2 NH4Cl + Na2CO3

Laborategian amoniakoa azido klorhidrikoarekin tratatuz lortzen da.

NH3 + HCl → NH4Cl

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berotzean sublimatu egiten dela ematen du baina errealitatean deskonposatu egiten da amoniakoa eta hidrogeno kloruroa sortuaz.

NH4Cl → NH3 + HCl

Amonio kloruroa sodio hidroxidoaren moduko base sendo batekin erreakzionatzen du amoniakoa isuriz.

NH4Cl + NaOH → NH3 + NaCl + H2O

Amonio kloruroak metal alkalinoen karbonatoekin erreakzionatzen du tenperatura altuetan amoniakoa eta metalaren kloruroa emanez.[3]

2 NH4Cl + Na2CO3 → 2 NaCl + CO2 + H2O + 2 NH3

Amonio klorurozko % 5eko ur-disoluzioaren pHa 4,6 ea 6,0 bitarteakoa da.

Uretan disolbatzean oso erreakzio endotermikoa gertatzen da.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amonio kloruroaren erabilera nagusia ongarrien nitrogeno-iturria izatea da. Gutxi gorabehera mundu produkzioaren % 90ak helburu hori du[4].

Medikuntzan espektoratzaile moduan usatzen da.

Salamoniac izenarekin sukaldaritzan eta elikagai-gehigarri moduan erabiltzen da[5]. Europar Batasunearen E510 E zenbakia du[6]. Legamien elikagai gisa eta azidifikatzaile moduan baliatzen da okintzan.

Laborategian bainu hotzak aplikatzeko erabili izan da uretan disolbatzean eragiten duen erreakzio endotermikoarengatik[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Plinio Segundo, Cayo. (1629). Historia Natural.Traducción de Gerónimo de Huerta. .
  2. a b Multhauf, Robert P.. (1965). «Sal Ammoniac: A Case History in Industrialization» Technology and Culture 6 (4): 569–586. doi:10.2307/3101750. ISSN 0040-165X. Noiz kontsultatua: 2021-01-02.
  3. a b Wiberg, Egon.. (2001). Inorganic chemistry. (1st English ed.. argitaraldia) Academic Press ISBN 0-12-352651-5. PMC 48056955. Noiz kontsultatua: 2021-01-02.
  4. The Merck index : an encyclopedia of chemicals, drugs, and biologicals.. (Fifteenth edition. argitaraldia) ISBN 978-1-84973-670-1. PMC 824530529. Noiz kontsultatua: 2021-01-02.
  5. Food additives data book. (2nd ed. argitaraldia) Wiley-Blackwell 2011 ISBN 978-1-4443-9774-1. PMC 729731843. Noiz kontsultatua: 2021-01-02.
  6. (Ingelesez) Union, Publications Office of the European. (2004-01-29). «CELEX1, European Parliament and Council Directive No 95/2/EC of 20 February 1995 on food additives other than colours and sweeteners» op.europa.eu Noiz kontsultatua: 2021-01-02.
  7. Boyle, null. (1667-05-30). «A new Frigorifick experiment shewing, how a considerable degree of cold may be suddenly produced without the help of snow, ice, haile, wind, or niter, and that at any time of the year» Philosophical Transactions of the Royal Society of London 1 (15): 255–261. doi:10.1098/rstl.1665.0106. Noiz kontsultatua: 2021-01-02.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]