Amoros baztertua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amoros baztertua edo Pazkoetan den alegerena[1] euskarazko balada bat da, ahozko tradiziotik datorkiguna. Baladan gertatzen diren kontakizunak, kondairak dionez, XIX. mendeko gertakizunak dira,[2] eta bizkaieraz jasota daude. Euskal baladei, euskal kontapoesia deitzen zaie ere bai, izan ere, bere izaera narratiboagatik.

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amoros baztertua edo Pazkoetan den alegerena Mendekoste jaiari dagokio, eta Azkueren herri kantutegian partzialki baino ez dira agertzen. Ez dira asko estilo honetako konposizio osoak jatorrizko bertsioan[3], baina aztarna nabarmenak geratzen dira kantutegian.

Kondairak dionez, balada honetan maitasunaren gaia lantzen da eta maitale baztertuaren zoritxarrak deskribatzen ditu. Hau, bere maitalearen ezkontzara gonbidatu gisa doa. Balada hau, amodio zahar baten aitorpen publikoaren parekoa da, zeina ezin izan baitzen oharkabean pasa ekitaldira joandako ikasle baten oharkabean. Haren kontra desegiten dira, azkenean, atsekabetutako maitalearen haserreak .

Lehenik eta behin, Jose Maria Satrustegik jasotako baladaren jatorrizko testu osoa kopiatu, eta, ondoren, gaztelaniazko itzulpena emango da.

«

Pazkuetan den alegerena

Pazkua mayatzekua

Pazkua mayatzekua zan da

Jaiki nintzaren goizian

Jaiki nintzaren goizian eta

Pasiatzeko kalian

Pasiatzeko kalian eta

Egunian edo gaubian.

Egunian da gaubian eta

Izarra argi donian

Izarra argi donian eta

Laztantxuaren aurrian.

Neure laztana kalean dabil

Aide aundiak konpitzen eta

Konbitearen emaiten

Neroni ere konbiaturik nago

Eztai ortara juaten

Egun bat lagun ikus nituben

Atal ondoan sartutzen

Beste orrenbeste edo geiago

Eskaleretan iyotzen

Nere laztana-n eztai oietan

Guk jan genduben usoa

Beste guziak kunplitu eta

Laztanandoko egoa

Nere laztana mai goienian

Ni barrenian egoiten

Goguak baretz, baretz, baretz da.

Biotzak ez du laguntzen

Ark neri gainu, nik ari gainu

Alkar genduben penatzen

Alkar genduben penatzen eta

Arimea re lainatzen.

Estudiante barbailasku bat

Asi zitzaigun kargu artzen,

"In seculorum gerta eztailela

Meza berria ematen

Meza berria ematen eta

Urre kalizia goratzen

Estudiante barbailaskua

Noiz eman bear dok mezea?

Ire mezearen diruarekin

Egia bear diat lobea...

»

Esan bezala, Amoros baztertua balada euskal tradizioan sortua da, baina gaztelaniazko tradiziora ere igaro da.

« (Gaztelaniaz)

La más alegre de las Pascuas

es la Pascua de mayo.

era la Pascua de mayo y

me levanté por la mañana.

me levante por la mañana y

a pasear por el poblado

a pasear por el poblado y,

durante el día y la noche,

durante el día y la noche

y la luz del cielo estrellado.

a la luz del cielo estrellado y

en presencia del amado.

Mi amada recorre las calles

pensando en los mas allegados y

cumpliendo con los mas allegados y

llamando a los convidados

También yo estoy invitado

a este banquete de boda.

Vi cerca de cien comensales

franquear la puerta del paso

y subían por la escalera

por lo menos otros tantos

Nosotros comimos paloma

en el banquete de mi amada

y después de cumplir con todos

para ella quedaron las alas.

Mi amada en la cabecera y

yo al fondo de la mesa,

Me atrae, me atrae el alma

y el corazón no me acompaña

Me hacía señas y yo ella

y nos causábamos gran pena

nos causabamos gran pena y

y se nos nublaba el alma.

A un estudiante intempestivo

le dio por observarnos,

Empezó a darse cuenta

y también a hacernos cargos.

" In seculorum" llegue

a decir la primera misa

a decir la primera misa y

ni a cantar la epístola,

a cantar la epístola y

ni a levantar el cáliz de oro

Estudiante intempestivo

cuándo va a ser tu misa nueva?

Quiero hacerme una copa

con el estipendio de ella..

»

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amoros baztertua baladaren zenbait aldaera jaso dira. R.M Azkuek kondairaren berri eman zuen bere Euskalerriaren Yakintzan[4] eta kondairarekin batera, baladaren aldaera baten zati berriak.

Batetik, 1027. orrialdean Urdiaingo Maria Ondarrari jasotako balada aipatzen da.

«

Pazkoetan den alegerena

Pazkoa maiatzekoa,

Pazkoa maiatzekoa zan da

jaiki nintzanean goizea

Jaiki nintzanean goizean

eta paseatzeko kalean,

paseatzeko kalean eta

egunean da gabean.

Egunean da gabean eta

izarra argi donean,

izarra argi donean eta

laztantxuaren aurrean.

Gure laztantxua kalean dabil

aideak konbidatutzen,

egun bat edo geiago

atalondoan sartutzen.

Beste arenbeste edo geiago

eskaleretan igotzen.

Gure laztanaren eztaietan

guk jan genduen usoa,

beste guztiak konplitu eta

laztanandako egoa.

Ark niri gainu, nik ari gainu

alkar genduen penatzen,

alkar genduen penatzen eta

arima ere lainatzen.

Sekularean gerta estailarik

Meza berrian ematen,

Meza berrian ematen eta

Epistolaren kantatzen,

Epistolaren kantatzen eta

urre-kalizea goratzen.

»

Bestetik, 1984. urtean Joseba Lakarra, Koldo Biguri eta Blanca Urgellen edizioari begira ere honako bertsio[5] hau egin da, 52 orrialdean aurkitu ditzakeguna.

«

Garagarrilean eguna bero

goizean intza denean,

goizean intza denean eta

eguna klaro denean.

Nere laztana kalean dabil

aide aundiak konplitzen,

aide aundiak konplitzen eta

konbitearen emaiten.

Egun bat lagun ikus nituen

eztai-etxean sartutzen,

beste orrenbeste ta bi geiago

eskaleretan igotzen.

Nere laztanaren eztaietan

neronek yan nun usoa,

neronek yan nun usoa eta

nere laztanak egoa.

Nere laztana mai-goienean

ni barrenean egoiten;

ark neri ginu, nik ari ginu

alkar genuen penatzen.

Alkar genuen penatzen eta

anime aren lainatzen,

estudiante Bailarangoa

asi zitzaigun ubartzen.

Estuadiante Bailarangoa,

noiz eman bear dok mezea?

Ire mezearen diruarekin

egin bear diat lobea.

»

Beste aldaera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Maria Satrustegik, Fontes linguae vasconum aldizkarian azterketa luze eta jakingarria egiten du kanta honi buruz. Hala ere, 1965. urtean, Urdiango Sabas Aguirrek eta 1966. urtean Juana María Zufiaurrek izan dira bertsio horiek zabaldu dutenak[5]

1965. urtean Urdaingok emandako bertsioa:

«

Pazkuetan dan alegrerena

Pazkua Maiatzekua

Pazkua Maiatzekua zan da

Jagi nintzan goizean

Pasiatzeko kalean eta

Izarra klaro donian

Izarra klaro donian eta

Laztantxuaren aurrean

Gure laztana kalean dabil

Aidiak gombiatutzen

Nerori ere gombiaturik nago

Eztaiotara juaten

Egun bat gizon edo geiago

Atal-entraran sartutzen

Beste orrembeste edo gaiago

Eskaleretan iotzen

Gure laztanan eztia oietan

Usua guk jan genduan

Beste guztiak kunplitu eta

Laztanandako egua

Gure laztana mai goienian

Ni barrenian esaten

Zuk ari gainu arek neri gainu

Alkar genduben penatzen

Eta arimea ere lainatzen

Secula ere gerta eztala

Meza berria ematen

Eta epistolia ere kantatzen

Epistolia kantatzen eta

Urre kalizia goratzen

Estudiante barbailaskua

Asi ze-zitzaigun kargu artzen.

»

1966. urtean Zufiaurrek emandako bertsioa:

«

Urtian den alegerena

Pazkua Maiatzekua;

Pazkua Maiatzekua zan da

Jaiki nintzaren goizian,

Jaiki nintzaren goizian eta

Pasiatzeko kalian,

Pasiatzeko kalian eta

Egunian edo gaubian,

Egunian da gaubian eta

Izarra argi denian

Neure laztana kalian dabil

Aidiak gonbiatutzen,

Neure gonbiaturik nago

Eztaietara juaten.

Egun bat gizon ikus nituben

Etxiartan sartutzen,

Beste orrenbeste Beste bi geio

Eskileretan iyotzen

Neure laztanan eztaietan

Nik jan nuben usua,

Nik jan nuben usua eta

Arek jan zuben egua

Neure laztana mai goienian,

Ni barrenian esaten (eseriten?),

Arek niri gainu nik ari gainu

Alkar genduben penatzen.

Estudiante barbailasku bat

Asi zitzaigun igartzen,

ln seculorum eztailela izan

Meza berririk ematen.

»

Gainera, 1994.an urtean, Hiru Truku talde akustikoak, hala nola; Ruper Ordorika, Joseba Tapia eta Bixente Martínez, Mendebaldeko Euskal Baladak diskoa argitaratu zuten. Bertan, Bizkaiko balada eta abesti desberdinak agertzen dira. Haien artean, Pazkoetan den alegerena bertsioa [6] aurki dezakegu.

«

Pazkuetan dan alegerena

Pazkua Maiatzekua.

Pazkua Maiatzekua zan eta

jaiki nintzaren goizian.

Jaiki nintzaren goizian eta

pasiatzeko kalian.

Pasiatzeko kalian eta

egunian ta gaubian.

Egunian ta gaubian eta

izarra argi donian.

Izarra argi donian eta

laztantxuaren aurrian.

Neure laztana kalian dabil

ahaide haundiak konplitzen.

Ahaide haundiak konplitzen eta

Konbitearen emaiten.

Nere laztana mahai goienian

ni barrenian egoiten.

Gogoak baietz, baietz, baietz eta

bihotzak ez du laguntzen.

Hark neri gainu, nik hari gainu.

alkar genduben penatzen,

alkar genduben penatzen eta

arimea re lainatzen.

Estudiante barbailasku bat

hasi zitzaigun igartzen.

Hasi zitzaigun ubartzen eta

hasi zitzaigun kargu hartzen.

Estudiante barbailaskua

noiz eman behar dok mezea?

Hire mezearen diruarekin

egin behar diat lobea?

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal erromantzeak = Romancero vasco. Sendoa Argitaldaria 1998 ISBN 84-89080-68-2. PMC 41951951. (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Pazkoetan den alegerena - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  3. «Gil-Casares Satrustegui, Ramon» International Year Book and Statesmen's Who's Who (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  4. «EUSKALERRIAREN YAKINTZA - Buscar con Google» www.google.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  5. a b Dialnet, Universidad de La Rioja. (2002-06-30). «Dialnet (Servicio de Difusión de Alertas en la Red)» Contextos Educativos. Revista de Educación 0 (5): 276.  doi:10.18172/con.519. ISSN 1695-5714. (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  6. «Hiru Truku: Nafarroako Kantu Zaharrak | Canción con todos» www.cancioncontodos.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).