Amorotoena etxea
Amorotoena etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getxoko eremu berezia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°21′09″N 3°00′51″W / 43.352369°N 3.014221°W |
Ondarea | |
EJren ondarea | 213 |
Amorotoena etxea Getxoko (Bizkaia) etxe bat da, Algortako San Nikolas kalean kokatua.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berari atxekita ez du inguruan etxerik. Oinarria errektangularra du eta teilatuak lau aldetara jotzen du. Honela dago osatua: beheko solairua, lehen pisua eta ganbara. Kanpoko aldeak erraseatuta eta zuriz daude, izkina eta leiho-ate inguruetan izan ezik. Agerian dagoen harria landua da. Ipar eta Hegoaldera jotzen duten hormetan, egoki antolatuta daude hutsuneak (gehienak leihoak). Hegoaldeko fatxadan dago gaur egun sarrera nagusia. Alde banatan horma sendoak ditu muga gisa haizetik babesteko. Kanpoko alde horretan dauden hutsuneak honako hauek dira: beheko solairuan, sarrera adintelatua eta burdin-saredun leihoa; solairu nagusian, balkoia eta leiho karratu bana bi aldeetan eta, balkoiaren gainean, itxi gabeko hutsunea teilatu azpian. Amorotoena etxeak berriztatze eta aldaketa ugari izan du bere historian zehar. Aipagarriena, XIX. mendean baserri izatetik (baserri arkitekturaren tipologia izatetik), «Algortako etxe» itxura hartzera pasatu zenean gertatu zen. Arotz-lanak utzitako diseinua Bizkaiko kostaldeko etxeetan askotan agertzen den ezaugarrietako bat dugu.
-
Amorotoena etxea, 2008ko apirilaren 23an.
-
Amorotoena etxea, 2015eko irailaren 28an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |