Amos Oz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Amos Oz
Amos oz675.jpg
Bizitza
Izen osoa Amos Klausner
Jaiotza Jerusalem1939ko maiatzaren 4a (78 urte)
Herrialdea  Israel
Talde etnikoa judua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Gymnasia Rehavia
Hizkuntzak hebreera
Lanbidea
Lanbidea idazlea, hizkuntzalaria, kazetaria, eleberrigilea, itzultzailea, saiakeragilea, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta haur literaturaren idazlea
Enplegatzailea(k) Ben-Gurion University of the Negev
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza European Academy of Sciences and Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa Ipuina
Zerbitzu militarra
Gatazka Sei Eguneko Gerra
Yom Kippur Gerra
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0654672
http://www.amos-oz.com/

Amos Oz (hebreeraz: עמוס עוז‎; Jerusalem, 1939ko maiatzaren 4a), Amos Klausner jaioa, idazle eta kazetari israeldarra da. Be'er Shevako (Israel) Ben-Gurion unibertsitatean literatura irakaslea da. Ezaguna da Estatu bien konponbideari emandako babesagatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amos Klausner Jerusalemen jaio zen poloniar jatorriko familia sionista batean. Bere aita literatura eta historian lizentziaduna zen Vilniuseko unibertsitatean (gaur egungo Lituanian) eta Jerusalemen liburu-denda batean lan egiten zuen. Bere ama Poloniako nekazari-familia batekoa zen, baina 1934ean Haifara heldu ziren. Bere aitaren familia, gehienbat, joera eskuindarreko familia sionista zen. Horregatik, nahiz eta erlijiotik nahiko aldenduak izan, semea ikastetxe erlijioso batean sartu zuten, joera laborista-sozialistako eskoletan ez sartzearren.

Hamabi urte zituela, bere amak bere buruaz beste egin zuen. Hamabost urterekin sionismo laboristara gerturatu eta kibbutz batean sartu zen. Bere familiagandik urrundu zen eta abizena aldatu zuen, Oz abizena hartuz (hitz horrek indarra edo sendotasuna esan nahi du hebreeraz). Kibbutzeko bizimodua jarraitu zuen 1986ra arte; urte horretan bizimodu gogor hori utzi zuen bere semeak asma zuelako.

Judu israeldar gehienak bezala, ejertzitoan parte hartu zuen, batez ere Sei Eguneko Gerran eta Yom Kippur Gerran. Hala ere, Zisjordania eta Gazako okupazioak salatu ditu behin baino gehiagotan, eta bakearen aldeko taldea (Bakea Orain izenekoa) sortu zuen 1978an. Talde horrek estatu palestinarra sortzearen alde egiten du, 1967ko mugak aintzat hartuz.

Ezker antisionista eta eskuina kritikatu ditu, lehenengoari bere buruaz lotsatuta egotea eta bigarrenari bakea bilatzeko ahaleginik ez egitea leporatuta. Urteetan Israelgo Alderdi Laboristaren jarraitzaile izan zen (bereziki Shimon Peresen aldian), baina 1990eko hamarkadan alderdia utzi eta ezkerreko Meretz alderdira igaro zen. 2006ko Libanoko Gerra hasieran Israelgo gobernua babestu zuen konkistarako barik bere burua defendatzeko egindako gerra zela esanez. Hala ere, gobernuak gero eta jarrera bortitzagoa zuenez, jarrera kritikoa hartu zuen.

Idazlan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Israelgo lurrean
  • Israel, Palestina eta Bakea: Idazlanak
  • Maitasun eta iluntasunezko istorioa
  • Nola sendatu fanatiko bat

Fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beste edonon, beharbada
  • Ura ukitu, haizea ukitu
  • Bake perfektua
  • Kutxa beltza
  • Pantera bat sotoan
  • Itsaso bera
  • Zeruko isiltasuna
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amos Oz Aldatu lotura Wikidatan