Amrita Sher-Gil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amrita Sher-Gil
Amrita Sher-Gil 2.jpg
Bizitza
JaiotzaBudapest1913ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Britainiar Raj
Talde etnikoaindiarra
hungariarra
HeriotzaLahore1941eko abenduaren 5a (28 urte)
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Grande Chaumière Akademia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Paris
Hungaria eta India
Lan nabarmenakThree Girls (en) Itzuli
Mugimenduamodernismoa
Genero artistikoaerretratua
Autorretratua

Amrita Sher-Gil (Budapest, Hungaria, 1913ko urtarrilaren 30a-Lahore, Pakistan, 1941eko abenduaren 5a) indiar margolari ospetsua izan zen eta haren lanek eragin handia izan zuten.[1] Batzutan Bengaliar Pizkundearekin lotu zaio nahiz eta bere diferentziak askotan markatu. Indiako emakume margolari nagusitzat onartuta, Parisko Salon de peinture et de sculpture zelakoan dokumentatu zen emakume asiar bakarra da. Bere bizitza oso dokumentatuta dago zeren eta, garaian oso ohiko ez izanik, aita argazkilari izan zen.​[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budapesten (Hungarian) jaio zen. Aita sanskritoaren eta persiarraren aditu zen eta ama opera abeslari judua. Haurtzaroko garai goiztiarrena Hungariako Dunaharaszti hirian eman zuen. 1921ean Shimlara joan zen bizitzera familiarekin, hau da, Indiako iparraldera. Han hasi zen arteaz interesatzen. Indian bizi eta hiru urtera, amarekin batera, Italiara joan zen. Santa Anunciata Ikastetxean pintura klasikoa ikasi zuen baina, behin, bere burua ateotzat jotzean, ikastetxetik kanporatu egin zuten.

1927an bizitzera Indiara itzuli zen. Han, bere osaba Ervin Baktay margolari hungariarrak pintura ikastera bultzatu zuen. Horregatik, bi urte geroago, Parisera joatea erabaki zuen, eta Chaumière Handiaren Académien sartu zen, Lucien Simon eta Pierre Vaillanaren ikasle gisa. Gero Parisko École des Beaux-Artsen sartu zen; eskola hartan Pierre-Auguste Renoir, Amedeo Modigliani, Paul Cézanne eta Paul Gauguin bezalako margolariengan inspiratu zen. Margolariak berak onartu zuen azken horren eragina 1934ko Autoerretratu tahitiar gisa lanean.

Parisen, 20 eta 30. hamarkadetako errealismo frantsesean inspiratutako olioarekin hasi zen margotzen. Garai honetan, Suzanne Valadon margolariaren eragina nabaria da, batik bat, emakumezko subjektuak irudikatzen zituelako, eta horietako asko biluzik agertzen zirelako. Garai horretan autoerretratu asko egiten zituen, biluzi femeninoak eta bere lagunen erretratuak estilo akademiko batean.

1934an Indiara itzuli zen, eta bere jaioterrian ikusten zituen kaleko eszenetan oinarritutako estilo propioa garatzen hasi zen, batez ere Indiako hegoaldean ikusitakoan. «Ajantāko leizeak» izan ziren gehien markatu zuten tokietako bat. Bilaketa horretan, Sher-Gil estilo europarra Indiakoarekin konbinatzen hasi zen: Estiloen fusio hori eta bere kolorearen erabilera berezia aitortu zitzaizkion publikoki.[3]

1937an Hungariara itzuli zen, eta han Victor Egan lehengusuarekin ezkondu zen. 1939an Indiara itzuli zen, Sarayan, Uttar Pradeshen kokatutako herri txiki batera. Urte horietan, Indiako Kongresu Nazionalarekin, independentziaren aldekoekin, eta Mahatma Gandhiren ideiekin adostasuna erakutsi zuen. 1941ean, senarrarekin batera, Lahorera joan zen bizitzera, egungo Pakistanen, eta, bertan, margolan-tailerra egin zuen.[4] Bere lehen bakarkako erakusketa inauguratu baina, gutxira, ustekabean, hil zen emakumea. Haren heriotzaren zergatia oraindik ez da ondo argitu; antza, abortu bat izan zuen eta, ondoren, peritonitis batek hil zuen. 28 urte zituen.

Bere lan gehienak New Delhiko National Gallery of Modern Arten (NGMA) daude ikusgai.[4]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]