Amurrio-Iparralde geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox train2.png
Amurrio-Iparralde
Irudi gabe eraikina.svg
Lineak

« Salbio Cercanias Logo.svg C-3 light blue.svg  Amurrio »
Kokapena
Helbidea Juan de Aranoa kalea, z/g; 01470
Udalerria Amurrio,  Araba
Geltokiaren datuak
Kodea 13121
Gunea 4. gunea
Irekiera 2009ko azaroaren 16a
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak Aparkalekua 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-3Bilbo-Abando - Orduña

Amurrio-Iparralde ADIFek Amurrio udalerriko San José auzoan duen lurgaineko tren geralekua da. Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Bilboko Renfe Aldirien C-3 lineari dagokiola. 2009ko azaroaren 16an inauguratu zen[1] eta Renfeko Aldirien sareko 4. tarifa-guneari dagokio.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua, itsas mailatik 208 metrora, zabalera iberiarra duen 700. linearen (Casetas - Bilbo trenbidea) parte da, 216,832. puntu kilometrikoan kokatzen dela.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Juan de Aranoa kalea, z/g

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan eta geltokiak irisgarritasun neurriak betetzen dituen arren, nasa eta trenaren arteko maila ezberdintasuna dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[3]

Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[4]

Geltokira sarbidea Urieta kalea Sarbide irisgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Geralekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua Amurrio herriko iparraldean kokatzen da, San José auzoan, alegia. Bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, nasa bakoitza markesina banaz hornituta dagoela. Nasen arteko aldaketa trenbideak gainetik zeharkatzen dituen pasabidea gurutzatuta egiten da. Kanpoaldean aparkalekua dago, mugikortasun urriko pertsonei erreserbatutako tokiarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Libre, Vía «La nueva estación de cercanías de Iparralde en Amurrio entra en servicio con 79 trenes diarios» www.vialibre-ffe.com . Noiz kontsultatua: 2018-09-16 .
  2. Iparralde (Apd.) EuroFerroviarios
  3. (Gaztelaniaz)  Ararteko (PDF) ESTUDIO-DIAGNÓSTICO ACCESIBILIDAD y TRANSPORTE - Amurrio - Iparralde . Noiz kontsultatua: 2018-09-16 .
  4. (Gaztelaniaz)  Vasca, EiTB Radio Televisión Pública «La lucha de Maria Luisa fuerza a Renfe a adaptar la estación de Orduña» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-03 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa