Amusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Amusia
Deskribapena
Mota agnosia Itzuli, auditory agnosia Itzuli
music-specific disordersa Itzuli
Identifikatzaileak
Disease Ontology ID DOID:0060132 eta DOID:0060132

Amusia musikarekin loturiko trastorno bat da, oroimen eta ezagutza esparruetan ere eragina duena. Fenomeno bitxi honetan, bi sailkapen aurki daitezke. Batetik, amusia eskuratua, gehienetan burmuineko kalte baten ondorioz sortua; eta bestetik sortzetiko amusia, jaiotzetik musika prozesatzeko anomalia. Zenbait ikerkuntzen ondorioz, gaur egungo biztanleriaren %4-ak sortzetiko amusia duela jakin daiteke. Ordea, eskuratutako amusiak, zenbait eragin ezberdin izan ditzake pertsonarengan. Hau da, burmuineko kaltea duten gaixoak, musika soinuak, edo melodiak gauzatzeko, barneratzeko edo erreproduzitzerako gaitasuna galtzen joatea, nahiz eta batzuetan, afasikoen moduan, lapsus moduko momentuetan, abesteko gaitasuna berreskuratu, beti ere, denbora laburrean. Guzti honek, ez dio inolako eragin negatiborik sortzen hitz egiteko ahalmenari. Gaur egun gauzatzen diren ikerkuntzen bitartez, antzeman daiteke, erritmo, melodia eta musika prozesatze kontzeptu ezberdin hauek, amusiaren eraginez, hondatze eragin zuzen bat jasotzen dutela.

Musikaren prozesamenduaren oinarria edo funtsa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umeek, jaiotzetik inongo neurologia anomaliarik ez badu, hitz egiten jakin aurretik, musikaren erritmo erregular edo eskala musikalak sentitzeko sentsibilitate ahalmen ikaragarri dute, helduen antzera ia-ia. Gainera, aipagarria da, umeek, musikaz gain, kontsonante eta adostasunik gabeko tarteen ezberdintasuna ere antzematen dutela. Ondorioz, esan daiteke, ahalmen zehatz hauek musikaren berariazko pertzepzio gaitasunak adierazten dituela. Bestalde, musikarekin erlazio estu eta konstante bat mantenduz, ahalmen hau hobetzen eta garatzen joango da, oroimena eta errendimenduak landuz. Horretaz gain, musika ondo prozesatu ahal izateko, ezin bestekoa da, tonuaren pertzepzioa antzematea. Eskalen erabilera eta eskala tonuak antolatzeko erabiltzen den erdiko tonua, hain zuzen toniko izenekoa, garrantzi handia du eskaletako tonuen eta kanpoko soinuen gain. Beraz, eginkizun honek, nota txar edo nahastu bat noiz gertatu den antzemateko laguntzen digu. Baina amusia, eduki ez gero, gaitasun hau guztiz galtzen da. Musikaren gaitasuna ulertu eta garatu ahal izateko, gizakien burmuinetan, sare neuronaletan, musikarekin zerikusi zuzena duten barietate batzuk aurkitzen dira, non, bertan, frogatu da, eremu Brokalean musikaren sintaxiaren prozesamendua tartean aurkitzen dela. Bestalde, garuneko kalte baten ondorioz, musika tonala, atonala edo akats musikal baten arteko ezberdintasuna erran ahal izateko gaitasuna mugatzen du, baina ez da kaltetua geratzen partzela baten tarte edo arloaren norabidea zehaztu ahal izatea. Gerta daiteke ere, gizabanakoak lan baten testuinguruaren tonua sentitu eta gozatzea, baina oso gutxitan gertatzen da. Gure garunak, batzuetan, oroimenean dituen tonu, melodia edo kantak gogoratzeko kapazitatea mantentzen du lesioa eduki baino lehenagoko kantuekin; baina beste batzuetan, galdu egiten dira. Guzti hau, eremu neuralean kokatzen da, non bertan, musika errekonozitzeko lana burutzen delarik. Aipagarria da, burmuineko lesio bat eduki ondoren, batzuetan gizabanakoak, zailtasunak edukitzen dituela, hitz gabeko melodia familiarrak ezagutzerakoan, baina, oso bitxia da, hori burutu ezean, gauza dela letra edo hitz hiztundunak, ahots familiarrak edo ingurugiroko soinuak ezagutzen. Halaber, fenomeno hau, alderantziz gerta daiteke ere.Haatik, argi dago, badirela gutxienez bi modu prozesatzeko, alde batetik ahotsa, eta bestetik, musika; dena modu indibidualean.

Ezaugarriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun horien ezaugarriak, gehien bat kategoria kliniko orokorraren sintoma irekian edo mistoan kokatzen dira. Amusia irekiaren ezaugarriak, batzuetan “gorreria musikala” bezala izendatzen dira, hau da, melodiak zein, nota musikalak ezin irakurri izana. Besteak beste, adierazpen ezaugarrik, abesteko musika, idazteko edo instrumentu bat jo ahal ezina ere sortzen du. Beraz, trastorno misto bat, hondatze adierazkor eta ireki baten arteko konbinazioa izango litzateke. Sintoma klinikoen baitan, amusia eskuratua askoz aldakorragoa da, amusia kognitiboa baino, hain zuzen lesioaren lekua eta jatorriaren ondorioz. Burmuineko lesioak kalteak sor ditzake garunaren motorrean edo funtzionamendu adierazkorrean, kontuan harturik kantatzerakoan, txistu egitean edo abesti bat ahopekatzean (ahozko-musika adierazkorra), musika instrumental bat jotzeko ahalmenean (amusia instrumentala o apraxia musikala) eta musika idazterakoan (agrafia musikala). Horrez gain, garun kalteak eragina du etorkizunean kantak bereizteko (amusia irekia edo sentsoriala) eta musika irakurtzeko (amusia amnesia). Gainera, aurretik egindako ikerkuntzak frogatu dutenez, amusia duten gaixoek leku espaziala identifikatzeko zailtasunak edukitzen dituzte. Era normalean elementua prozesatu ahal izateko, mekanismo kognitiboak erabiltzen dira, errepresentazio espazialak egin ahal izateko. Amusia gaitza duten pertsonek, errendimendu gutxiago izaten dute materia diskriminatzerakoan, ezagutzerakoan eta esaldiak imitatzerako orduan, hain zuzen, esaldiaren bukaerako hitzan. Beraz, argi antzematen da, amusiak eragin zorrotza duela hizkuntzan.

Diagnostikoa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikoaren baitan, amusia gaixotasuna duten pertsonek zailtasunak edukitzen dituzte notak eta melodia tradizionalak ezagutzerakoan. Portaera froga diagnostikatzerakoan, gehienetan amusiaren puntuazioa eta kontrolak ez dira ezkutatuta egoten, banaketetan baizik. Guzti hori, Montreal Ebaluazio Erakundeak gauzatzen du (MBE), hau da, zenbait ebaluazio proba, oroimena eta pertzepzio musikala garatzeko. Bateria, inguruneko eremuak, musika eskalak, eremu tarteak, metrikak eta oroimen diskriminatuak duten sei subtests-ek ebaluatzeko gaitasuna dute. Gizabanakoak amusia duela zehazten da, musikaren ebaluazioan, media baino baxuago kokatzen bada, horren baitan, trastorno musikal hau dutenek, faktore-neuronal genetikoak zeintzuk diren ezagutzen laguntzen du, irudikapen fenotipoaren laguntzaz. Bai RMN garunaren analisi estrukturala, bai EEG elektroentzefalografia, garuneko anomaliak aurkitzeko erabiltzen diren sistemak dira, beti ere amusiarekin lotuak. Dena dela, voxel-en oinarritutako forfometriak (VBM) garunaren erresonantzia magnetikoaren anatomia eta amusiak jota ez dagoen analisia egiten du. Hain zuzen, garuneko material txuri eta grisaren areagotzeak edo gutxitzeak neurtuz.

Sailkapena:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amusiaren bi sailkapen nagusi aurkitzen dira: Sortzetiko amusia eta Amusia eskuratua.

Sortzetiko Amusia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzetik edukitzen den tonu gorreria bezala ezagutzen da nagusiki. Ezintasun musikala, entzumen-galera, akats kognitiboak edo inguruneko estimuluen galera izango litzateke; gaur egungo biztanleriaren %4-ak edukiz. Sortzetiko amusia jasaten duten pertsonek, musikari buruzko aurretiko jarrera jasaten dute, gainontzekoek hori jasaten ez duten bitartean. Ez dira gai, melodia ezagunak ezagutzen edo ahapetik kantatzen, nahiz eta, batez besteko audiometria adimen normala izan eta oroimen abilitate handiak eduki. Sortzetiko amusiaren ukitu garrantzitsuenetariko bat, urrats finen bereizketaren gabezia izango litzateke, non, fenomeno hau gehiago nabarmentzen da, melodia baten nota txar bat bereizterakoan sortzen den zailtasunarengatik. Hau da, bi eremuen arteko distantzia laburra bada, sortzetiko amusiaren ondorioz, gizabanakoa ez da gai izango nota hori antzemateko. Ondorioz, bizitza guztirako, musikaren inguruko pertzepzio guztia edo ia guztia galtzen da, ezin disfrutatu izanik musikaz.

Amusia eskuratua:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elbarritasun musikala izango litzateke, sortzetiko amusiaren sintoma berdinak jasaten dira, baina geneetatik heredatu beharrean, garuneko kalte baten ondorioz gauzatzen da. Gainera, lesio mota hau, askoz ohikoagoa da sortzetiko amusia baino. Bestalde, burmuinean musika prozesatzeko berariazko neurona sareak erabiltzearren, frogatu dute, gain hartzen dituela ere, funtzio kognitiboak, oroimena, arreta eta prozesu exekutiboak. Duela gutxi egindako ikerkuntzaren funtsa, eskuratutako amusiaren mekanismo neuronal eta kognitiboak aztertzea izan zen. Hain zuzen, eskuratutako amusiari erremedioa bilatuz. Beraien ikerkuntza 53 goxoekin burutu zuten. Gaixo guztiek, garun-baskular istripua jasanda zuten, beraz istripua jasan eta hurrengo astean amusia zutela baieztatu zuten ikerlariek. Halaber, datuen emaitzen arabehera, ez zen ezberdintasun nabaririk aurkitzen ezkerreko eta eskuineko lesionatutako amusia hemisferio banaketan. Baina bai, aurrealdeko lesio lobuluan eta entzumen azalean. Amusia oso ohikoa da "iktus iskemiko (MCA)" bat jasan ondoren sortzea. Esanguratsua da, amusiataz berreskuratzeko prozesua denbora luzez iraungitzen dela eta garun-baskular lesioa jasan ondorengo funtzio kognitiboak oso atxikituta daudela arreta, lan oroimen eta funtzio exekutiboei.

Neuroanatomia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio orokorra:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerkuntzen baitan, amusia duten pertsonek, azaleko eremu batzuk oso barneratuta dauzkate. Bestalde, beste batzuen ustez, lehen mailako entzumen azala, bigarren mailako azala eta aldakuntzen sistema linbikoa, gaitasun honen erantzulea dela baieztatzen dute. Baino, ikerkuntza berrienak iradoki dutenez, lesioaren eremu kortikala, horren lodierak eta neuronen loturak zein burmuinaren plastikotasunak amusia edukitzeko probabilitatea handitzen du.

Harreman mailak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerlan batzuen baitan, aditzera eraman dute, garuneko eskuineko eremuak duela kontrolik nagusiena. Beraz, eskuineko bigarren entzumen azalak tonu aldaketak eta zehaztasun adostasunak prozesatzen ditu, hain zuzen, melodiaren tonuaren kurbak (norabidearen eremuak) edota informazioaren tarteak (maiztasun oharrak). Horretaz gain, goi errekrutaren denborale zirkunboluzio eskubideak eta inguruneko informazio ebaluatzeaz arduratzen da, non, bertan, eskuin zein ezkerreko denboraldi bateko erregimenak informazioaren tarteak ebaluatzen eta erreklutatzen dituztelarik. Gehitu beharra dago ere, eskuin aurreko-aldeko eremuaren biraketak, Heschel izenekoa (lehen mailako entzumen azala) tonuaren informazioa prozesatzeaz ere arduratzen dela.

Denborazko erlazioak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakien garunak musikaren osagai erritmikoak bi moduetara aztertzen ditu. Batetik, denboran oinarritutako musika segmentu sekuentziak behatuz; eta bestetik, musikaren azpi erritmoa ulertuz eta elkartuz. Diskriminazio erritmiko baten ikerkuntzak esaten duenez, eskuineko entzumen azala behin behineko segmentazioaren erantzulea da; eta ezkerreko entzumen azala, ordea, talde iragankorraren arduraduna. Baina ikerkuntza gehiago behatuz, ikus daiteke, azaleko motorraren lekuak esku-hartze zuzena duela erritmoaren pertzepzioan eta ekoizpenean. Ondorioz, parte hartze ezak eta behin behineko azaleko aldebiko lan segidagatik, zein segidako lan neuronala motorra egiteagatik, amusia eskuratua edo sortzetiko amusia gauzatzen laguntzen du.

Oroimena:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oroimena beharrezkoa da, aspektu melodikoak zein erritmikoak prozesatu eta gizarteratzeko. Gainera, eskuineko denborale zirkunboluzio interkonexioak eta aurretiko eremu azalak, laguntzen dute musikaren oroimen lana estimatzen. Bestalde, garuneko behin behineko eskualdea eta aurrealdekoaren lotura oso garrantzitsua da, bertan prozesatzen baita musika. Garunaren amusiaren eremu iraunkorrak galerak izanez gero, probabilitate gehiago du musikaren pertzepzio tonala eta musikaren ezaugarriak antzemateko garaian zailtasunak izatea; baina aurretiko eremuko aldaketetan ere galerarik aurkitu ez gero, kasu honetan kognizioarekin eta oroimenarekin lotura egongo litzateke. Guzti honek, eragin zuzena edukiz musikaren bereizketan. Izan ere, oroimenak, melodiak ezagutzeko eta irudikatzeko laguntzen digun gaitasun bat da, non, bertan ,ezagunak egiten zaizkigun kantak eta melodiak abestu ahal izateko. Hain zuzen, behin behineko goi erregimena, ezkerreko behe eremua eta aurrekoa, aurretik ezagutzen ditugun abestiak errekonozitzeko lana betez; eta eskuineko entzumen azalak (pertzepzio mekanismoa), barne irudikapen abestiak egiteko. Beraz, aurkikuntza hauen bitartez,badakigu garuneko edozein anomalia edo lesio eduki ez gero, amusia edukitzeko arriskua handitzen dela.

Garuneko beste eremu batzuk, Amusiarekin lotuak egon daitezkeenak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lesio edo galera bat edukiz, eskubideko behin behineko lobuluan edo beheko aurreko lobuluan, amusia sor dezake.
  • Substantzia zuriaren kantitatearen murrizketak eta kortikalaren lodierak (voxel izeneko teknika morfometrikoa erabiliz, hain zuzen garuneko ezberdintasun estrukturalak antzemateko erabiltzen dena) jakinarazten digu, substantzia zuria eskuineko aurreko beheko biran aurkitzen dela amusia duten pertsonetan. Adibidez, amusia jasaten duten gizabanakoak, musika entzuteko gogo gutxia izaten dituzte, besteak beste, eta horrek, azken finean, garun aurreko eremuan murrizketa loturak sor ditzake.
  • Hipokanpo zirkunboluzioaren parte-hartzea (musikari erreakzio sentikorraren arduraduna).

Aurkikuntza:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1825. urtean, F. Gall filosofo anatomista alemanak, garun lesio edo traumatismo baten ondorioz, gizabanakoak dugun organo musikala oztopatu edo galdu dezakegula esan zuen. Beranduago, hain zuzen, 1865. urtean, Jean Baptise Bouillaudek lehen kasuak aztertzen hasi zen, garunaren lesio baten ondorioz musikaren abilitatea galdua zutenekin. XIX. mende bukaeran, neurologo talde batek, kognizioari buruzko teoria bat eraikitzeari ekin zioten, hain zuzen, hizkuntzari buruzkoa. Nahiz eta, musika eta ikusmen prozesua ere landu. 1888 eta 1890. urte bitarteetan August Knoblauch anato-neurologoak, modelo kognitibo bat sortu zuen musikaren prozedurarentzat, amusia izena emanez. Modelo hau, aitzindaria izan zen musikaren prozesamenduan.

Kasu interesgarrien ikerkuntza:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzetiko amusiaren lehen kasu dokumentatua:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta, amusia ezintasuna ez izan galera berri bat, orain dela gutxi arte ez zegoen eskuratutako amusia kasu dokumentaturik. Ikerkuntza hau, Monika izeneko emakume boluntario baten inguruan gauzatu zen. Emakumeak, ez zuen inongo aurrekari psikiatriko edo neurologorik, ezta ere entzumen galera motarik. Hala ere, IRM froga egin zioten ziurtatzeko ez zegoela inongo alteraziorik. Gainera, Monikaren inteligentzi frogak batezbestekoaren gainetik gauzatu ziren, aldi berean, memoria ebaluatuz. Hala ere, Monikak bere bizitza osoan ezin izango du, musika guztiz ezagutu eta ulertu, nahiz eta bere haurtzaroan zein nerabezaroan elizako koro bateko edo eskolako bandako partaide izandako izan. Bestalde, Monikak onetsi zuen, ez zitzaiola batere gustatzen musika entzutea, berarentzat zarata eta estresa besterik ez zuelako sortzen. Ondo zehaztu ahal izateko ea amusia zen berak zuen nahastea, MBEA frogan ezarria izan zen. Saio horietako bat, bigarren mailako tonuak antzematea izan zen. Monikak batez besteko puntuazioa baino baxuagoa atera zuen, baina ez zuen inongo eragozpenik ezagunak zituen melodiak edo ahotsak antzematerako orduan. Beraz Monikaren galera bakarra musikan mugatzen da. Aurreko aurkikuntzaren ondorioz, tonu ezberdinen pertzepzioa ebaluatzeko diseinatutako frogara eraman zituen ikerlariak. Bertan, Monikak, bost tonu ezberdin jarriak antzeman beharko ziztuen tartean akats bat sartuz noiz behinka. Emakumeak ezin izan zuen tonu txarra antzeman. Ondorioz, Monikaren ezintasuna, eskuratutako amusiaren jatorriaren bereizketan oinarritzen da.

Irakaskuntza familiar bat egitea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzetiko amusiak jatorri genetikoa du. Beraz, guzti honek babesten du, ingurugiroko estimulazio ezarengatik ez dela sortzen. Aurkikuntza baten ondorioz, jakin izan da sortzetiko amusia izan dutenen, ondorengo belaunaldiak, zentzumen musikala, gehiago sentitzeko gaitasuna dutela. Ondorioz, garbi esan daiteke sortzetiko amusia hereditarioa dela, gizabanakoak ditugun barne gene batzuen nahasketaren baitan. Haatik, oso garrantzitsua da, norbanakoa, sistema tonu musikal konstante batean doitzea.

Sortzetiko amusiarekin abestea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzetiko amusia duten pertsonek, abesteko gaitasun apurra dutenek, ezin dituzte tarteak zuzen mantendu, nahiz eta, batzuetan baten bat gai izan. Hala ere, aipagarria da amusia duten askok gai izaten direla erritmo zuzenarekin abestea. Hala guztiz ere, besteekin bereizketa ezberdin bat izan dute, hain zuzen, bia neuronalaren entzumen eta ekintzen pertzepzioan.

Amusiarekin lotutako gaixotasunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amusia, musikaren pertzepzioa kaltetzen duen gaixotasun bezala klasifikatu da; epilepsia, dislexia, afasia..edo antzeko anomaliekin erlazionatuz. Gainera, espezialisten ustez, garun azalaren malformazioaren batengatik ere sortua izan daitekeela uste dute. Eskuratutako amusiak, musikaren pertzepzioa galtzeaz gain, goi-mailako beste funtzio batzuetan ere kalteak sortzen ditu, hain zuzen, oroimena, ikaste, buru malgutasuna eta semantika jariakortasuna.

Inpaktu emozional – soziala:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amusia edukitzearen ezberdintasun bakarra, garunaren eremuaren banaketan antzematen da, musika guztiz ulertu eta antzemateko zailtasuna sortuz; gainontzeko guztia amusia ez duten pertsonen berdina edukiz. Horretaz gain, aurretik aipatuta azaltzen den bezala, ez zaie musika gustatzen, oso desatsegina, nekagarria eta gogaikarria egiten zaielako. Ondorioz, honek gizarte integrazioan eragin negatiboa sortzen du.

Sendabidea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun arte egin diren tratamenduak, ez dira eraginkorrak izan amusiari sendabidea aurkitzeko, baina, bai teknika berriak gauzatu eta martxan jartzeko, ondorio berriei atea irekia utziz.

Etorkizuneko ikerkuntzak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait ikerkuntza burutu ondoren, amusia konpontzearren, oraindik ez dute guztizko erremedioa bilatu, nahiz eta disfasia edo dislexia bezalako gaixotasunei buruz informazio baliagarri berria aurkitu.

Amusia izan duten ospetsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]