Amy Macdonald

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Amy Macdonald
Amy Macdonald Amadeus Awards 2017.jpg
Bizitza
Jaiotza Bishopbriggs1987ko abuztuaren 25a (30 urte)
Herrialdea  Eskozia
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, abeslaria eta gitarra-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoa soft rocka
Ahots mota kontraltoa
Musika instrumentua gitarra
Diskoetxea Vertigo Records
IMDb nm2744735
http://www.amymacdonald.co.uk

Amy Macdonald (1987ko abuztuaren 25ean Eskoziako Ekialdeko Dunbartonshire eskualdeko Bishopbriggs udalerrian jaioa) eskoziar abeslari eta konposatzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amy MacDonald zenbait diska sinatzen.

Bere lehen diska 2007ko uztailaren 30ean kaleratutako This Is the Life ("Hau Da Bizitza") bilduma izan zen eta lan honen 2,5 milioi kopia saltzea lortu zuen. Bere lehen singlea 2007ko maiatzaren 7an kaleratutako Poison Prince ("Pozoi Printzea") izan zen. Glastonbury Festival, Hyde Park Calling, T in the Park eta V festival musika jaialdietan jo izan ohi du. Amyk Vertigo Records diskoetxearekin sinatu zuen. Amyren ahots maila kontraltoa da[1].

15 urterekin Macdonald giga akustikoak jotzen hasi zen. Bere musika eran eragin izan duten musikari batzuk, besteak beste, honako hauek izan dira: Travis taldea, The Libertines eta azken honen abeslaria den Pete Doherty. Europan zehar eskainiriko hainbat ekitaldien ondoren, musika-topagune eta jaialdietan emanaldiak emateari ekin zion, adibidez, 2008ko udan V Fest jaialdian emandako kontzertua.

2008an, Macdonald Falkirk F.C. futbol taldeko Steve Lovell aurrelariaren bikotekide bilakatu zen[2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007: This Is the Life

EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007: Amy Macdonald
  • 2007: Live from Glasgow
  • 2008: This Is The Life: Deluxe Edition

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amy Macdonald Aldatu lotura Wikidatan