Amy Macdonald
Amy Macdonald | ||
---|---|---|
![]() Amy Macdonald abeslaria 2008an Austriako Amadeus Musika Sarien banaketa ekitaldian eskainiriko musika emanaldi batean. | ||
Datuak | ||
Jaioterria | Bishopbriggs, Ekialdeko Dunbartonshire![]() | |
Jaiotza data | 1987ko abuztuaren 25a (35 urte) | |
Musika mota | rock folk, indie, country, rock akustikoa | |
Tresnak | Gitarra, bateria, pianoa, ahotsa | |
Urteak | 2007tik – gaur egun arte | |
Webgunea | Amy Macdonalden webgune ofiziala |
Amy Macdonald (1987ko abuztuaren 25ean Eskoziako Ekialdeko Dunbartonshire eskualdeko Bishopbriggs udalerrian jaioa) eskoziar abeslari eta konposatzailea da.
Biografia
Bere lehen diska 2007ko uztailaren 30ean kaleratutako This Is the Life ("Hau Da Bizitza") bilduma izan zen, lan honen 2,5 milioi kopia saltzea lortu zuelarik. Bere lehen singlea 2007ko maiatzaren 7an kaleratutako Poison Prince ("Pozoi Printzea") izan zen. Glastonbury Festival, Hyde Park Calling, T in the Park eta V festival musika jaialdietan jo izan ohi du. Amyk Vertigo Records diskoetxearekin sinatu zuen. Amyren ahots maila kontraltoa da[1].
15 urteko adinarekin Macdonald giga akustikoak joz hasi zen. Bere musika eran eragin izan duten musikari batzuk Travis taldea, The Libertines taldea eta azken honen abeslaria den Pete Doherty izan dira. Europar kontinentean eskainiriko hainbat ekitaldien ondoren musika topagune edo jaialdietan emanaldiak emateari ekin zion, adibide gisa 2008ko udan V Fest jaialdian izandako bere partehartzea.
2008an, Macdonald Falkirk F.C. futbol taldeko Steve Lovell aurrelariaren bikote bilakatu zen[2]
Diskografia
Albumak
- 2007: This Is the Life
EPak
Erreferentziak
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amy Macdonald ![]() |