An Blascaod Mór

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Irlandako Errepublikako uharteei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aran».
Blasket Nagusia Uhartea

Great-Blasket-Island-2012.JPG


An Blascaod Mór uhartearen ikuspegia Dunmore lurmuturretik ikusita.
Bertako izena An Blascaod Mór
Great Blasket Island
Geografia
Kokapena Dingle penintsula, Kerry konderria
Uhartedia Blasket uharteak
Politika
Herrialdea Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Gizartea
Biztanleria 1953an hustua

An Blascaod Mór edota Great Blasket Island (euskaraz Blasket Nagusia Uhartea) Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderrian dagoen Dingle penintsulako mendebaldeko azken muturrean dagoen uharte bat da, hain zuzen ere, izen bereko Blasket uhartedian kokatua dago, Slea Head lurmuturraren pare-parean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea Dingle penintsulako mendebaldeko muturreko kostaldetik 2 kilometrotara dago, 6 kilometro luze dituelarik. Uharteko punturik garaiena An Cró Mór muinoa da, 292 metroko garaieraz. Uhartetik hurbilen dagoen udalerria isasartearen beste aldean eta lur lehorrean dagoen Dún Chaoin/Dunquin da, bertako kaitik udaldian uhartera doan ferry bat itsasoratu ohi delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea 1953. urterarte populatua egon zen, urte hartan Irlandako Gobernuak bertako biztanleen segurtasuna bermatu ezin zuela eta, uhartea hustuarazi zuelarik. Ordurarte, uhartearren eguneroko hizkuntza nahiz ama hizkuntza nagusia irlandera zen. 1953ko azaroaren 17an uharteko biztanle guztiak lur lehorrera eraman izan ziren[1]. Haietako batzuk AEBtara emigratu eta beraien ondorengoak gaur egun Massachusetts estatuko Springfield hirian bizi dira, beste batzuk aldiz, Dingle penintsulan ezarri ziren, bertatik heuren aintzinako bizilekua begi bistan dutelarik.

Uhartearako sarbidearen zailtasuna eta bertakoen usadiozko bizimodu zela eta, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieran uhartearrak hainbat antropologia eta hizkuntzalaritza ikerketen helburu izan ziren, haiek ikertu zituztenenen artean Robin Flower, George Derwent Thomson eta Kenneth H. Jackson idazle eta hizkuntzalariak daudelarik.

Bestalde, uhartea hiru irlandar idazle nabarmenen bizilekua ere izan zen: Tomás Ó Criomhthain, Peig Sayers eta Muiris Ó Súilleabháin. Haien idazlanak irlanderaz idatziak izan ziren, ondoren ingelesa eta beste hizkuntzetara itzuliak izan zirelarik. Tomás Ó Criomhthain eta Muiris Ó Súilleabháin idazleen jaiotetxeak eroriak daude, baina Peig Sayers idazlearen etxea antzina martxan egon zen ostatu izateko zaharberritua izan zen.

Uhartearen hustuketa aurretik, bertako biztanleek Irlanda osoan mendebaldeena bizi zen komunitatea osatzen zuten eta haien bizimodua arrantzan oinarritzen zen. Halere, komunitate hau ez zen oso ugaria izan (bere garai onenean, 150 biztanle inguru izan zituelarik).

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearen biztanleria mugatua kontutan harturik, idazleen talentudunen jaiolekua izatea nabarmengarria da oso. Bertakoak uhartea nahiz eskualdeko kultura herrikoia nahiz antzinako biztanleen bizimodua gordetzeko zuten joera narbarmentzen da, guzti ohir idazleen liburuetan ederki islatu delarik. Idazle hauen idazlanetan artean honbako hauek nabarmentzen dira: An tOileánach ("Uhartearra", Tomás Ó Criomhthain), Peig (Peig Sayers) eta Fiche Blian ag Fás ("Hogei Urtez Loratzen", Muiris Ó Súilleabháin).

Uhartearen jabetza eta estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean uhartean irekia egon zen ostatu edo kafetegia Irlandar Estatua eta uhartearen zati baten jabe zela zioen pertsona baten arteko desadostasunen ondorioz itxia izan zen.

Bi aldeen arteko desadostasunek 2007ko abuztuan konponbidea izan zuten, ordutik aurrera Estatuak uhartearen azaleraren %95a parke nazionala bilakatzeko asmoa duelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Stagles, Joan and Ray, The Blasket Islands: Next Parish America. Dublin: O'Brien Press, 1980 (new edn. 1998).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]