An Officer and a Gentleman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
An Officer and a Gentleman
Datuak
Jatorrizko izenburua An Officer and a Gentleman
Izenburua euskaraz Ofizial eta Zaldun
Urtea 1982
Estreinaldia 1982ko uztailaren 28a
Generoa amodioa, drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 122 minutu
Aurrekontua 6 milioi dolar
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Taylor Hackford
Ekoizleak
Martin Elfand
Douglas Day Stewart
Gidoilariak
Douglas Day Stewart
Aktoreak
Richard Gere
Debra Winger
Louis Gossett, Jr.
David Keith
Lisa Blount
Robert Loggia
Tony Plana
Musikagileak
Jack Nitzsche
Argazkilariak
Donald E. Thorin
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Louis Gossett, Jr.)
Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria
Datu gehigarriak
* IMDBko fitxa irakurgai


An Officer and a Gentleman (euskaraz Ofizial eta Zaldun) 1982ko Taylor Hackford estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko drama filma bat da. Bertan, Richard Gere, Debra Winger, Louis Gossett, Jr., David Keith, Lisa Blount, Robert Loggia eta Tony Plana aktoreek antzeztu zuten.

Filmaren izenburua jatorriz Royal Navyn eta ondoren AEBtako Armadako Justizia Militarreko Jokaera Kodeko conduct unbecoming an officer and a gentleman ("Ofizial eta Zaldun Jokaera Desegokia") esaeran oinarritua dago.

Filmak 6 Oscar Saritarako izendapenak jaso eta 2 irabazi zituen: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Louis Gossett, Jr.) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria.

Filma honetako amaieran Zack Mayo ofizialak Paula neskalaguna bere enpresatik besoetan ateratzen duen eszenan entzun litekeen Up Where We Belong abestia mundu osoan ezagun bilakatu eta filma beraren ikur bilakatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Zack Mayo (Richard Gere), AEBtako Itsas Armadako Eskolan sartu berri den gizon gaztea da, hasi eta berehala disziplina militar zorrotzera egokitzeko zailtazun ugari izango ditu, ondorioz itxuraz gupidagabea dirudien Foley (Louis Gossett Jr.) sarjentu zorrotzak gaztea kate motzean lotu eta gogortasunez hartuko du, betiere Zacken portaera zuzendu asmoz, azken finean Foley sarjentuaren gorotasunaren atzean bihotz oneko gizona baitago. Bienbitartean, Zackek Paula (Debra Winger) izeneko neska gaztea ezagutu eta biak elkar maiteminduko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]