Ana Arbizú y Flores
Ana Arbizú y Flores | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Yuscarán, 1825eko irailaren 21a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Tegucigalpa, 1903ko azaroaren 30a (78 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | José Santos Guardiola (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Ana Mateo Arbizú y Flores (Yuscarán, 1825eko irailaren 21a – Tegucigalpa, 1903ko azaroaren 30a), Ana Arbizú de Guardiola izenez ere ezaguna, hondurastar poeta izan zen, herrialdeko lehen emakume poetatzat hartua[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Calixto Arbizu Vizcaya eta Santos Floresen alaba, Ana Mateo Arbizú y Flores Yuscaránen jaio zen 1825eko irailaren 21ean. Bere lehen idazlana Tegucigalpan kaleratu zuen 1847an, aitaren heriotzaren omenez. Beste lan bat La Gaceta egunkarian argitaratu zuen 1865ean, bere alaba Gumersinda gogorarazteko[2][3].
1856tik 1862ra Hondurasko lehen dama izan zen, José Santos Guardiola senarra presidentea izan baitzen. Anarella Véles historialariaren arabera, berak eta bere senarrak «Honduras identitate argiagoko herrialde hobea egin zuten, ikur nazionalak sortuz»[4]. 1862an Guardiola hil zutenez, familiak Comayaguatik alde egin behar izan zuen eta Tegucigalpa hiriburura joan zen bizitzera[5].
Genoveva Guardiola de Estrada Palma Kubako lehen damaren ama eta Tomás Estrada Palma presidentearen amaginarreba zen[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cortés Cáceres, Héctor Ramón. (2012). «Ana Mateo Arbizú Flores de Guardiola» Revista Yuscarán Ayer y Hoy 1.
- ↑ (Gaztelaniaz) González, José. (2008). Cronología de la literatura Hondureña del siglo XX. Tegucigalpa: Instituto Hondureño de Antropología e Historia, 237 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Pagoaga, Raúl Arturo. (1985). La mujer hondureña bajo el cielo del arte, la ciencia y su influencia social. Tegucigalpa: Imprenta Calderón, 24, 29 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Montoya, Bivian. «Estas son las 10 mujeres que hicieron historia en Honduras» Tu Nota 2021-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) González, José. (2004). Diccionario de literatos hondureños. Tegucigalpa: Editorial Guaymuras.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cortés Cáceres, Hector Ramón. «La Familia Guardiola Arbizu» Historia de Yuscarán (Tegucigalpa) 2013-05-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-11-22) (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).