Ana Austriakoa (1601–1666)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ana Austriakoa (1601–1666)
Anna of Austria by Rubens (1622-1625, Norton Simon Museum).jpg
Bretainiako gobernadorea

Bizitza
Jaiotza Valladolid1601eko irailaren 22a
Herrialdea  Frantzia
 Espainia
Heriotza Paris1666ko urtarrilaren 20a (64 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua berezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
Aita Filipe III.a Espainiakoa
Ama Margarita Austriakoa
Ezkontidea(k) Luis XIII.a Frantziakoa  (1615eko azaroaren 25a -  1643ko maiatzaren 14a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Habsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak erregina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb ch0006260
Signature of Anne of Austria, Queen mother of France in 1641.png
Artikulu hau Frantziako erregina ezkontidea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ana Austriakoa».

Ana Austriakoa (Valladolid, 1601eko irailaren 22a - Paris, 1666ko urtarrilaren 20a), Espainia eta Portugalgo infanta, Austriako artxidukesa, Borgoina eta Herbehereetako printzesa, Frantzia eta Nafarroako erregina ezkontidea (1615-1643) eta bi erresuma hauetako erreginordea (1643–1647) izan zen.

Alexandre Dumasen Hiru mosketariak (Les Trois Mousquetaires, 1884) eleberriko protagonistetako bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Filipe III.a (15781621), Espainiako erregea, eta ama Margarita Austriakoa (15841611) izan zituen.

1611ko Fontainebleauko itunaren arabera, Frantziako errege Luis XIII.aren emaztegai ofizial bihurtu zen. Ezkontza 1615eko urriaren 18an ospatu zen, Burgosen. Ezkontza politiko hau ahalordez egin zen eta Frantziako erregea Ucedako dukeak ordezkatu zuen. Egun berean, Bordelen, Elisabet Frantziakoa, Luis XIII.aren arreba, Anaren anaia Filiperekin ezkondu zen. Ondoren emazte biak Konpantzian trukatuak izan ziren. Ana eta Luis XIII.aren arteko Frantziako ezteiak Bordelen, azaroaren 21ean ospatu ziren.

Ezkonberriak oso gazteak ziren (14 urte besterik ez) eta elkarbizitza arras zaila izan zen[1]. Erregeak eta Richelieu ministroburuak agintetik baztertu zuten. Ana azken honen aurkako gorteko azpijokoetan nahasirik ibili zen[2]. Horrez gain, George Villiers, Buckinghamgo dukea, maitale zuela egotzi zitzaionez, 1620an senar-emazteak behin-behinekoz bereizi ziren. Orduan Val-de-Grâceko gazteluan zenbait urte eman zituen.

1643an senarra hil zenean, Louis XIV.a oinordekoak bost urte besterik ez zuenez gero, Ana erregeorde bihurtu zen. 1661 arte erresuma gobernatu zuen Mazarino kardinalaren laguntza estuarekin. Mazarinorekin ezkutuan ezkondu zelako susmoa dago[2].

1666ko urtarrilaren 20an bularreko minbiziak jota hil zen.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Austriakoak bi seme izan zituen:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. M. de Castelnau: Anne d'Autriche (1601-1666) Histoire-pour-tous.fr
  2. a b Anne d'Autriche Larousse.fr


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana Austriakoa (1601–1666)