Ana Belén Elgoyhen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Belén Elgoyhen
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1959ko abenduaren 13a (64 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakbiologo molekularra eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Johns Hopkins Unibertsitatea
Jasotako sariak

Ana Belén Elgoyhen (Buenos Aires, 1959ko abenduaren 13a) argentinar zientzialaria, biokimikan doktorea eta UBAko farmakologia irakaslea eta CONICETeko ikertzaile nagusia da. [1] Entzumenaren oinarri molekularrak ulertzeko ekarpenak egin ditu.

Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgoyhenek entzumen biologiaren arloan funtsezko ekarpenak egin ditu. Ekarpen horiek entzumen osasunaren esparruan aurrerapenak egiteko balio izan dute. Bereziki, ekarpen garrantzitsuak egin ditu oso espezializatutako zelulek barne-belarrian aurrera eramaten duten soinu-estimuluen deskodetze-prozesuen ikerketan. Zehazki, prozesu horretan parte hartzen duten mekanismo molekularrak deszifratzen lan egin du.[2]

Horrez gain, gorreriari lotutako geneen bilaketan lan egin du.[3]

Bere ekarpenak entzumen galera, trauma akustikoa eta akufenoen oinarri fisiologikoek hobeto ulertzeko balio izan dute.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Belen Elgoyhen 1959 urtean jaio zen Buenos Airesen(Argentinan). 1984 urtean Buenos Airesko Unibertsitate eta Salk Institutuko biokimikako ikastaroa bukatu zuen eta 1989 urtean unibertsitate berean biokimikako doktoretza lortu zuen. 1991 urtean Kaliforniako Salk Institutuan neurobiologia molekularreko laborategian post-doktoretza egiteko beka bat eman zioten.

1994an Elgoyhenek soinuen modulazioan parte hartzen duten eta soinuak ulergarri egiten dituzten belarri-hartzaileak identifikatu zituen.

Post-doktoretza amaitu ondoren Argentinara bueltatu zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Belen Elgoyhenek sari ugari jaso ditu eta bere aurkikuntzak munduko aldizkari garrantzitsuenetan argitaratu dira.[4]

1997 eta 2011 urteen artean Howard Hughes institutuko Scholar Internazionala izan zen. 2003 eta 2004 urteen artean John Simon Guggenheim Memorial Foundationeko Fellowa izan zen.

2008an L'Oreal-Unesco "For Women in Science" saria irabazi zuen entzumenean oinarrizkoak diren molekulen funtzionamendua azaltzeagatik.

2012an Argentinako nazioaren ikertzaile titulua jaso zuen belarriaren genetika eta fisiologia ikertzeagatik.

2018an Scientific Grand Prize saria eman zioten Barne belarriaren funtzionamendurako eta entzuten dugun guztia modulatzeko oinarrizko bi proteina aurkitzeagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Distinguen hoy a una científica argentina. .
  2. a b (Gaztelaniaz) Ana Belén Elgoyhen fue incorporada a la Academia Nacional de Ciencias. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  3. «Universidad de Buenos Aires» www.uba.ar (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  4. «ANC: incorporación de la Dra. Ana Belén Elgoyhen» www.unl.edu.ar (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.