Edukira joan

Ana Iriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ana Iriarte Goñi (Iruñea, 1956ko martxoaren 23a) nafar historialaria da, Euskal Herriko Unibertsitatean katedraduna. Frantzian ikasi eta feminismoa

Ana Iriarte

Bizitza
JaiotzaIruñea1956ko martxoaren 23a (69 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaNicole Loraux
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
InfluentziakJuana Inés de la Cruz, Georg Friedrich Händel, Gustave Flaubert, George Orwell, Marguerite Yourcenar, Juan Rulfo eta Ridley Scott

ikertu du.

Ibilbide akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988an, Irakasle Elkartu gisa sartu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1991-2023 artean Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroaren Historia eremuko ikerkertzaile izan zen [1]. 2010ko abendutik katedraduna izan zen[2].

1991 eta 2003an, hurrenez hurren, Maître de conférences invité gisa kontratatu zuten Parisko Éhéss-en eta Professeur invité gisa Parisko Université 1-Sorbonne-n.

Master eta Doktoretza ikastaroak eman ditu Espainiako eta atzerriko unibertsitateetan, hala nola Buenos Airesko Unibertsitatean, Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean (2013), Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM) (2015) edo Toulouse-Jean Jaurès Unibertsitatean (2016)[3].

Ángeles Durán saria irabazi zuen 2008an, genero-ikerketen berrikuntza zientifikoari[4].

Oviedoko Unibertsitateak Doctora honoris causa izandatu zuen 2024an[5].

Ikerketen ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986ko azaroan Histoire et Civilisations de l'Antiquité saileko doktore titulua lortu zuen Parisko École des Hautes Études en Sciences Sociales (ÉHÉSS) eskolan; Antzinako Greziako antropologia historikoan espezializatu zen Nicole Loraux helenistaren gidaritzapean. Bere tesiak (Parole énigmatique, parole féminine. A propos du langage figuré et de quelques figures de l'énigme dans la tradition grecque) hizkuntza figuratuaren eta diskurtso politikoaren arteko interakzioa azpimarratu zuen pentsamendu atikoan (Las redes del enigma, Madrid, Taurus, 1990 eta Democracia y tragedia, Madrid, Akal, 2006)[2]. Las redes del enigma. Voces femeninas en el pensamiento griego bere tesia gaztelaniaz argitaratua da. Nobedade kitzikagarria izan zen, urte batzuk geroago Genero Ikasketak deituko zen horretan izan zuen ikuspegi aitzindariagatik[6].

Erotismoaren, belizismoaren eta botere-harremanen arteko interakzioei heldu zien greziar poesia arkaikoan, garai klasikoko literatura-iturrietan eta Plutarkoren obran (Safo. La poeta y su mundo, Madrid, Ed. del Orto, 1997 eta, batez ere, De Amazonas a ciudadanos, Madrid, Akal, 2002).

Azken aldian polisari, demokraziari eta generoari buruzko lan-ildoak jorratu zituen. Alde batetik, Eurykleia datu-basea (ANHIMA, Anthropologie et histoire des mondes antiques, Paris), zeinak Greziako eta Erromako Antzinatean emakumeei eta haien ekintzei buruzko dokumentu-multzo zabal baterako sarbidea eskaintzen duen; Eurykleiak ikusgarritasuna emango die antzinako gizarteetan iraganeko narratiba nagusitik at mantendu diren emakumeei. Eta bestetik, Grupo Demeter. Maternidad, Genero y Familia (Oviedoko Unibertsitatea), amatasunak eta familiak aztertzen dituen talde espezializatua, genero-ikasketen diziplina arteko ikuspegitik, eta arreta berezia jarriz historian eta zuzenbidean (Feminidades y convivencia política en Grecia antigua, Madrid, Editorial Síntesis, 2020).

Horrekin batera, historiografiari buruzko ikerketak egin zituen, eta hortik sortu ziren, besteak beste, Nuevas caminos para Clío. El impacto de las teóricas francesas en la historiografía feminista española, Bartzelona, Icaria Editorial, 2009 eta Historiografía y mundo griego, Bilbo, EHUren Argitalpen-zerbitzua, 2011[7].

  • Las redes del enigma. Voces femeninas en el pensamiento griego, Madril, Taurus, 1990. ISBN 978-84-306-0132-5.
  • Democracia y tragedia: la era de Pericles, Madril, Akal, 1996. ISBN 978-84-460-0616-9.
  • Safo (siglos VII/VI a.C.). Madril, Ediciones del Orto, 1997.
  • Iriarte Goñi, Ana, eta Jesús Bartolomé Gómez. Los dioses olímpicos: edades y funciones. Madrid: Ediciones del Orto, 1999. ISBN 84-7923-205-6
  • De Amazonas a ciudadanos. Pretexto ginecocrático y patriarcado en la antigua Grecia, Madril, Akal, 2002, ISBN 978-84-460-1168-2.
  • Iriarte Goñi, Ana, eta Marta González González. Entre Ares y Afrodita: violencia del erotismo y erótica de la violencia en la Grecia Antigua. Madrid: Abada, 2008. ISBN 978-84-96775-30-5
  • Iriarte Goñi, Ana, eta Laura Sancho Rocher. Los antiguos griegos desde el observatorio de París. Madrid: Ediciones Clásicas, 2010. ISBN 978-84-7882695-7
  • Historiografía y mundo griego, EHU, 2011. ISBN 978-84-9860-529-7.
  • Feminidades y convivencia política en la antigua Grecia, Madrid, Síntesis, 2020. ISBN 978-84-135-7020-4[8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.