Ana Isabel Pérez Asenjo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Isabel Pérez Asenjo
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakepailea
Lantokia(k)Donostiako Justizia Jauregia

Ana Isabel Pérez Asenjo edo Anabel Pérez Asenjo Donostiako auzitegiko epailea da, prebarikazioa leporatuta Kote Cabezudoren kontrako auzitik baztertuta, auziko bost urteetan zehar argazkilari gaizkilearen askatasunaz arduradun. 2013tik aurrera Kote Cabezudo argazkilaria salatu duten hainbat emakumek Anabel Pérez Asenjo epailearen kontrako kereila ere jarri behar izan zuten, instrukzioko bost urte eta gero, erasotzaileak kalean eta delitu berriak egiten jarraitzen zuelarik. Kereila hura tramiterako onartu zen, 2018ko maiatzean kasutik kanporatuz Perez Asenjo. Handik egun gutxitara erasotzaile ezaguna atxilotua izan zen eta ondorioz salatzaileen kopurua bikoiztu zen.[1][2][3] Anabelek deliturik ikusten ez zuen tokitan, epaile berriak 47 delitu arte topatu zituen.

Kote Cabezudo Auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako epaitegiak 2013ko urtarrilaren 13an jaso zuen lehenbiziko kereila. Cabezudok argazkiak egin zizkion emakume batek jarri zuen, hiru delitu egotzita: iruzurra, sekretuak agerraraztea eta irain egitea. Laugarren instrukzio epaitegiak hartu zuen kereila hura, Ana Isabel Perez Asenjo epaileak. Handik zortzi hilabetera, irailaren 25ean, zabaldu egin zuten kereila: beste hiru salatzaile. Delituen zerrenda ere handitu egin zen. Aurreko hirurekin batera ageri zen beste bost delituren akusazioa: mehatxuak, sexu abusuak, haur pornografia produzitzea eta zabaltzea, adingabeak galbidean jartzea eta bortxaketa. Martxan zen 684/2013 sumarioa. Bortxaketa bat ageri da salaketan. Horrez gain, akusazio nagusia da Cabezudok modelo aritzen ziren emakumeei eraso egin ziela: argazki erotikoak ateratzera bultzatzen zituela, Interneten jarri zituela irudi horiek, eta adingabeekin ere egin zuela hori.

Bost urteko bidean emakume gehiagok bat egin dute kereilarekin: hamar emakume zeuden kereilan 2018an, iturri judizialen arabera. Nolanahi ere, mugimenduak izan ziren 2018ko apirilean, batik bat Mario Diez Fernandez akusazioko abokatuak sare sozialetan salaketa bideo bat egin ostean. [4]

Epaile Aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAEko Auzitegi Nagusiak tramiterako onartu zuenez instrukzioko epailearen aurkako salaketa, Pérez Asenjok uko egin zion kasuan jarraitzeari —hala egin beharra zeukan, Botere Judizialaren Lege Organikoaren arabera—. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak onartu egin zuen uko egite hori. Hortaz, instrukzioa lekuz aldatu zen: laugarren epaitegitik, hirugarrenera. Julian Garcia Marcos epailea hartu zuen epaiketa. 2018ko Martxo amaieraz geroztik, epaile hori izan zen instrukzioa jarraitzen, 2019an itxi zuen arte. [5][6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Goikoetxea, Garikoitz. «Isiltasuna, salaketak, aldaketak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  2. Berria. «'Cabezudo auzian' Perez Asenjo epaileak kasutik kanpo jarrai dezan erabaki dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  3. (Gaztelaniaz) «El TSJPV rechaza abrir un proceso penal contra la jueza instructora del ‘caso Cabezudo’» naiz: 2018-06-27 (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Caso Kote Cabezudo: 'Yo acuso en nombre de las víctimas'» Sin Filtros 2018-03-08 (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  5. (Gaztelaniaz) «La jueza instructora del Caso Kote Cabezudo, desimputada in extremis» Sin Filtros 2018-07-04 (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  6. (Gaztelaniaz) Judicial, El Confidencial. (). «Caso Kote Cabezudo: una magistrada del TSJPV, camino del Supremo por prevaricación» El Confidencial Judicial (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).
  7. (Gaztelaniaz) «La Audiencia mantiene apartada a la primera jueza del ‘caso Cabezudo’. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-08-17).