Edukira joan

Ana Karolina Lannes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Karolina Lannes
Bizitza
JaiotzaSapucaia do Sul, 2000ko maiatzaren 11 (26 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm3021097 Instagram: karollannes_ Edit the value on Wikidata

Ana Karolina Lannes (Sapucaia do Sul, 2000ko maiatzaren 11a - ) aktore eta disk jockey brasildarra da.

Ama hil zenean, Ana Karolinak lau urte besterik ez zituela, osaba Fábio Lopes eta João Paulo Afonso haren bikotekidearekin joan zen bizitzera[1].

2017an, Brasilgo hedabide nazionalen arreta erakartzen hasi zen, oso argala zelako, antzeztu zituen pertsonaietatik nahiko desberdina. Elkarrizketetan, elikagaien birhezkuntza prozesuan dagoela aldarrikatu zuen[2].

2018an, lesbiana gisa armairutik irten zen, baina honek bere hazkuntzarekin zerikusirik ez zuela jakinarazi zuen, eta jendea bere sexualitatea bikote homosexual batek hazi izanarekin lotzen hasi zenean, asko haserretu zen. Gaur egun, disk jockey gisa lan egiten du Campo Grandeko LGBT klub batean eta arte eszenikoak ikasten ari da Mato Grosso do Sulgo Estatuko Unibertsitatean[3].

Hasiera urteaIzenburuaPertsonaiaUrteak
2007Duas CarasSofia Alves Negroponte2007 - 2008
2008Ciranda de PedraLindalva Carmelo2008
2010Tempos ModernosMaria Eugênia Cordeiro Bodanski / Nelinha (txikitan)2010
2012Avenida BrasilÁgata Moreira Araújo de Oliveira2012
2022O Beijo Adolescente2022
2022Não Foi Minha Culpa: BrasilMary Lee2022
UrteaIzenburuaPertsonaia
2013Minha Mãe É uma PeçaMarcelina (txikitan)[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Portugesez) «Ana Karolina Lannes fala que quer usar sobrenome do tio e de seu parceiro» Caras 2014-02-18 (kontsulta data: 2023-08-14).
  2. (Portugesez) Gomes, Laís. «Ana Karolina Lannes: veja antes e depois da Ágata de 'Avenida Brasil'» Revista Ego 2017-03-23 (kontsulta data: 2023-08-14).
  3. (Portugesez) «Nanda Costa, Lulu Santos, Hugo Bonemer: os famosos que 'saíram do armário' em 2018» Extra 2018-12-30 (kontsulta data: 2023-08-14).
  4. (Portugesez) «Ana Karolina Lannes revela bastidor de filme: 'Não comi o frango, prefiro filé'» Purepeople 2013-06-23 (kontsulta data: 2023-08-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]